Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak edo senarrak itsasoan zirela, beltzez apaindu emazteek etxe inguruko funtsak, jagoitik abandonatuak, lantzen zituzten auzolanean, goemona biltzen edo garia bihikatzen zen garaietan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Hara igotzea deliberatu nian, Manez han zitekeela, arto-buru bihikatzen... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
Puska fina behatz artean bihikatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Itzalaren ezaugarriak berriro bihikatu nizkion andereari, tematsu. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.
Trabukok ekarri informazioen edukia ene buruon disketearen eremuan bihikatu nuen, hausnar gaiztoan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.
-Nire etxera irain bihikatzera jina baldin bazara, hobe duzu jin bidetik lekutzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.
Orduak bihikatzea salbu, ez nuen ezer konpontzen edo egoera kordokatsurik askatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 172. orr.
Xarlesek zaldi ehaiten gordeka higatu urteak bihikatu zituen: sosa ederki sakelaratzen zuen eta arditen dardaraz edozein neska txirikorda zezakeen, oldar ez zitezkeen itsusienak barne, Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.
Halatan, kutxaren barnean, Joanes plantan baketurik atzeman genuen, igandez apaindua, konderak ahurrean bihikatzen eta lehen auzoak elizatik katrelan espreski ekarri gurutze zilar astuna buru gainean erortzear. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.