Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ospe handia lortu zuen eta beraren lanek polemika bizia piztu zuten, bai oso gai labainak aukeratzen zituelako (erlijioa, sexua, bortxaketak, hilketak, iraultza), eta bai gai horiek oso gordinki eta inolako bigunkeriarik gabe jorratzen zituelako. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Beren eskubideak galtzeko beldur diren emakumeen bigunkerietara ohituta daude, eta Don Kixote berriak direla sinetsirik, ustezko eskubide horien defentsan tematzen dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.
Esperientziaz ongi ikasia zuen, deabruek laztasunari ikara diotela, eta bigunkerian eta atseginetan bizi direnak, berriz, gogorrago tentatzera animatzen direla. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.
Bere buruarekin gogorra izan zen beti [...] nahiz eta gaztetatik izatez ahula eta hauskorra izan eta munduan bigunkerian bizitzen ikasia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 556. orr.