Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkarraren atzean bigungarri bat ipini zuen, barruan artile harroa eduki beharrean Errusiako ostatuetan adreiluaren edo harri-koskorraren antz ikaragarria duen gai batez beterik egon ohi diren kuxin horietako bat, hain zuzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Hiru hankako ohe estu bat hormara hurbildu, eta lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Begiak itxi, eta bigungarrian jarri zuen burua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.
Aurpegi gainean bigungarri bat ipini eta ito egin zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 79. orr.
Bigungarriz estalitako atetxo baten aurrean gelditu ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.
Bigungarri goxotan bildu oinek zeramaten melodia, eta hatzek, berriz, bariazio eskala bat jotzen zuten, hutsalki, nota-sail bakoitzaren ondoren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.
Erlojuak, kanpaiak, iratzargailuak, telefonoak, ate bigungarriz estaliak, igogailuko zurrumurruak, barreak, musika eroa, jasanezina. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.
Urtetan gora joanik, etsi zuelako seme-alabek etxetik alde egiten dutenean uzten duten hutsunera, eta bere bizitzari babesgarria eta bigungarria jarria ziolako gehiegi ez sentitzeko bereizte horren zartakoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.