Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon atsegina zen, hamahiru haurren aita, biga bakarrik bere emazte Maixan zenarekin ukanak ordea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Biga heldu zaizkit gogora, ez ditut izendatuko, bizi baitira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.
Haiei esker Frantziak biltzen ditu medailak biga zilarrezkoak eta bertze biga brontzezkoak. Herria 2003-09-04
Pentsa, lau lagun musean ari ziren hor gauaz! Herritarrak ziren, biga segurik, baina ez nituen ezagutzen, ez eta haiek ni. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.
Ondorioz polizia bat hilik suertatu zen eta biga zauriturik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 23. orr.
Iñaki-k bazituen bost horietarik biga ikasiak jadanik Baionan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Lau pare dira hor ariko, biga ortzegunean Sant Andresen eta biga Garatenean astelehenean, bietan 4 orenetan lehen partida eta gero bestea. Herria 2002-12-26
Etxe bat edo biga errekontruz erretzen direlarik, denen laguntzarekin altxatzen dira berriz; baina denak batean erretzen direlarik, jendeek ez dezakete elgar lagundu, laguntzeko ahal guziak suak erre baititu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.
Lastaira bakoitzean biga ginen, beraz denak biziki metatuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
Geroztikan hor, bida ditugu gure artetik galduak. Herria 2003-12-18
Irabazleak 7-1 hiru sakerekin, eta 12-3 beste bigarekin, eta 26-6 beste hirurekin, eta 32-8, nork irriska orduan pario bat? Herria 2005-06-23
Hiri nagusirako bidean, Ordezkaria autoan pentsatzen ari zen; Balantsunen kantuak oro biga bostetan txunditurik entzun zituela gogoratzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 47. orr.
Etxahun bera, "biga-bostetan" ibili izan da hor gaindi bere ardien ondotik. Herria 2001-07-26
Biga bostetan gogoan erabiltzen ditugu gertakari sumingarri haiek: polizak nigar gasa hedatzen behin eta berriz, azkenean jende batzuen begitartea hunkitzerainokoan. Herria 2002-11-14
Biga-bostetan gogaitu zaitu, niri bezala, izanen duen emazteari Gercourtek ematen dion garrantziak, eta ezin itzurizko asturuari itzuriko zaiola sinetsarazten dion uste ergelak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.