Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konkurrentziak jartzen die bidezko prezioa salerosgaiei, lehiak ezartzen ditu benetako erlazioak haien artean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.
Ez nuen horrela planteatu, baina bidezko ondorioa iruditzen zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.
Benetako solidaritatea (ez telemaratoietakoa) errealitate bihurtu da, eta bidezko merkataritza-formak errekuperatu egin dira (trukea, kasu). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.
Zuen bidezko kausari Aljeriak ematen dion sostengua ukitu ezinezko printzipio baten adierazpena da. Berria - Mundua 2004-08-11
Milosevicek ziurtatu zuen berak «bidezko gerra» egin zuela eta bere jarraitzaileek atzerriko indarren aurka borrokatu zutela. Berria - Mundua 2004-09-01
Hain zuzen, aske zaie, nolabait esateko, bidezko defentsa dela eta, kausa onaren alde aurkakoak bere aurka erabiltzen dituen baliabide berak erabiltzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.
Izuturik, juduak deitu eta zin eginez, onartu egin zituen berauen baldintza bidezko guztiak. Elizen arteko biblia 2 M 13,23
Baina lor daiteke beldurrerako motibo bidezkorik ez izatea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 113. orr.
Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat sortzen da inguruko poliziengan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.
Mexiko bidezkoago baten alde. Berria - Mundua 2006-01-03
Prozeduraren antze berriak auziak ugaritu eta betierekotu egin zituenean; eskaerarik bidezkoenak saihesteko zientzia findu zenean; auzilari batek esetsia izateko plazer hutsagatik ihes egiten ikasi zuenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.
Bidezkoa da hainbat gauzari uko egitea, hizpiderik sor ez dadin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Anfiktionen legea bidezkoa zen, baina ez zen zuhurra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.
Bidezkoa eta egokia zen benetan, gizon dohatsu hau halako dohain bereziz markatua agertzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.
-Zuzena eta bidezkoa dena nolatan lotsagarria izan? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.
Aldi baterako legea betiko legean oinarrituta dagoen heinean izango dela zuzena eta bidezkoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Besberdintasunak egotea etikoki bidezkoa den ala ez alde batera utzita, ekonomikoki komenigarria al da? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.
Hau ez da bidezkoa, eta izugarria da. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Bidezko dena ordainduko dizut. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,22
Nolanahi ere den, bidezkoa iruditu zait jende errukarri haiei eman berri zidaten plazerra ordaintzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Ez dute bidezko ikusten enbrioiei «bizitzeko eskubidea ukatzea». Berria - Gaiak 2004-11-02
Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri eta bidezkoa adierazten dudana. Elizen arteko biblia Is 45,19
Ez da bidezko errudunaren alde jokatzea errugabeari bere eskubideak ukatzeko. Elizen arteko biblia EsZ 18,5
Ez dela bidezkoa bazterrak nahastea edo norberak mendeku hartzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.
Enpresa transnazionalen jardueraren inguruan badira kezka nabarmenak oso bidezkoak diruditenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Zuzena zara egin diguzun guztian, zuzenak zure jokabide eta egintzak, bidezkoak zure epaiak. Elizen arteko biblia DnGr 3,27
Ez dakit zergatik arraio ez lukeen izan behar ezin bidezkoagoa jende azal-iluna ezagutzea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Deplauki aitortzea bidezkoena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 188. orr.
Baietz erantzutea zen bidezkoena eta logikoena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 24. orr.
Dohaintza eta mailegua eskuzabaleko ekintzak dira; akura eta inorentzea, ostera, inola ere ekintza ez-bidezkoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.
bidezko da (13); bidezko defentsa (4); bidezko dela (3); bidezko den (19); bidezko den baino (16); bidezko dena (6); bidezko denez (6); bidezko diru (3); bidezko epaiketa (4); bidezko erasoak (3); bidezko eta (26); bidezko eta zuzen (3); bidezko iritzi (3); bidezko iruditu (4); bidezko iruditzen (10); bidezko merkataritza (10); bidezko sakrifizioak (3); bidezko zen (4)
egoki eta bidezko (4); ez baita bidezko (3); ez da bidezko (6); ez zait bidezko (3); zuzen eta bidezko (10)
bidezkoa al da (3); bidezkoa ala (3); bidezkoa begitantzen (3); bidezkoa da (56); bidezkoa dela (20); bidezkoa den (12); bidezkoa den edo (3); bidezkoa dena (4); bidezkoa denez (4); bidezkoa dirudi (6); bidezkoa eta (17); bidezkoa ez dela (4); bidezkoa ez dena (5); bidezkoa irizten (3); bidezkoa iruditu (10); bidezkoa iruditzen (32); bidezkoa iruditzen zait (3); bidezkoa izan (11); bidezkoa izango (21); bidezkoa izango da (3); bidezkoa izango dela (4); bidezkoa izateko (3); bidezkoa izateko eskubidea (3); bidezkoa jaunaren jokabidea (3); bidezkoa litzateke (5); bidezkoa ote (3); bidezkoa zela (9); bidezkoa zen (20)
egitea bidezkoa (4); ez baita bidezkoa (4); ez da bidezkoa (72); ez dela bidezkoa (21); ez litzateke bidezkoa (5); ez litzatekeela bidezkoa (3); ez zaigu bidezkoa (3); ez zait bidezkoa (11); ez zela bidezkoa (4); ez zen bidezkoa (8); ez zitzaidan bidezkoa (3); guztiz bidezkoa (8); hori bidezkoa (5); oso bidezkoa (10); zeharo bidezkoa (3); zuzen eta bidezkoa (5); zuzena eta bidezkoa (5)
bidezkoago baten alde (4); gizarte bidezkoago baten (3)
baino bidezkoagoa (4); bidezkoagoa eta (3); bidezkoagoa litzateke (4); eta bidezkoagoa (3); gizartea bidezkoagoa (3)
bidezkoak dira (3); bidezkoak direla (3); bidezkoak diren (5); eta bidezkoak (4)
modu bidezkoan (3)