Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuten horrela uste izan neo-aristotelismoa bidezki dei genezakeen sistema garatu zuten geroagoko aristotelestarrek. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Irakurle modernoa alienaturik sentituko da, bidezki gainera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Has zaitez bada nirekin bidezkiago jokatzen, ez ni utzirik nigandik zer nahi duzun jakin gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.
Zuhaurk zuzenki eta bidezki aitortu behar izan dizkiozu bere dohainak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.
Logikariek bidezki diote arrazoimen-inferentzietan egiten den judizioen erabileran judizio singularrak orokorren era berean trata daitezkeela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.
Amaiduna eta mugatua baldin bada, orduan oraindik zera galdetzen duzue bidezki: zerk determinatzen du muga hori? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.