Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidezidor (orobat bidetxidor g.er., bidexidor g.er. eta bidexur g.er.) 1 iz mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa.

-Bidea itxita dagoen lekuan bidezidorra hartuko dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Bidezidorrek zuzenago eta azkarrago eraman ohi dute galtzadek baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Behargin eta meaginak [...] auzo-herrietatik zetozen, bi orduko txangoa eginez kasu askotan mendiko bidezidorretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Ondo zekien mendi-bide eta bidezidorretatik zehar ibiltzen, odolean zeraman.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

Ondo ezagutzen zituzten, xehetasun guztiekin, Larrun mendiaren maldetan barna doazen bidezidorrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Gruarorako bidea hartu ordez, bidezidor batetik moztu zuten, Madona di Rosarantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.

Handik, ibai ondotik belardi mailakatuetan zehar, harrizko paretatxo eta elorri eta intxusa artean zihoan bidezidor batetik aurrera jo zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Pauso geldoan joan-etorri batzuk egin ondoren, atakara itzuli zen, eta bidezidorrean barrena aienatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Arineketan joan da itsasoraino bidezidorrean behera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Samek hartu zuen bidezidorrak, zenbait tartetan, arrokan landuriko eskailera-zatietan egiten zuen behera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.

Bidezidorraren erdian harri handi bakartia goratzen zen, patuaren hatza balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Bidezidor hartara ematen zuen atakaren ondoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Leiho hartatik soroetan zeharreko bost kilometroko bidezidor bat ikusten zen, sagarrondo zaharrek inguratua, bukaeran Kinsk´y printzearen jauregiaren distira zuen bidea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia. Skinnyk atzetik segitu zion, estropezuka, bidezidor meharrean zehar, zuhaixken artetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Alde hartatik ikuskizun ederra zen: basotxoak ikusten ziren, bidezidor okerrak barneratzen zitzaizkienak, harri koskor txuri dirdaitsuz beteak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Auzoek, lurra pilatuz, bidezidor artez bat egina zuten zingiran zehar, igelak harrapatzeko erabiltzen zutena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Basamortua deitzen zaio berezko bidezidorrik ez dagoelako ibiltzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Goranzko bidezidorrean korrika egin eta tontorra igaro zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendian ibiltzen diren bidezidor zaleentzat egindako botak dira.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 34. orr.

Gero, berriak sortu dion aztoramendua gaindituta, mimosa estalgunearekin lotzen duen bidezidor-labirintotik hasi da astiro irristatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

Bertan Púkel gizonak besterik ez ziren geratzen, bidezidor ertzetan betiko eserita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Euria egin du; uraren zurrumurru mehea dator bidezidor-ertzeko erretenetatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerra-bidezidorrean indiarrak duen zehaztasunaz eta zorroztasunaz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

5 irud/hed

Nolabait esanda, diru batasuna batasun politikorako bidezidorra izan baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Bakearen bideak ez du bidezidorrik, ezta prezio politikorik ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Balizko arrakastaren bidezidor lohitsuak baino nahiago ditu sistemak porroterako autobide zabal erosoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

Oso estua dela badakit bertutearen bidezidorra, eta zabal-zabala grina-baiaren bidea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Eskuratu ahal izateko buru hotz eta maltzur jardun beharko zuen, garbi zeukan, agian legearen bidezidorretik at.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Ezein esperientzia ere ez da ahalgarria, zuzenki nahiz zeharbidez frogatzen duela ere (inferitzearen edozein bidezidorren bidez izanda ere).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.

Horrek bakerako egiazko bidea erakusteaz gain sedizioaren bidezidor ilun eta maltzurrak ere agerian utziko lituzke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Su eternalerako bidezidorrik zuzenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus