Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dakigu zenbat golde-lur, zenbat mendi, ibai, iturri, bidexka eta etxe desagertuko diren. Berria - Euskal Herria 2006-04-02
Aurrena hiribidean, gero eskuinaldera bidexka batetik belardiak gurutzatuz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.
Jauregiko bidexkan barna zaldizaina heldu zen zaldi zuri baten gainean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Bidexka harturik Atamarmako iturriraino iritsi ginen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Baratzeko bidexkaren amaierara ailegatu nintzenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 50. orr.
Igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta gu haren bidexketan ibiliko gara. - 0. orr.
Sugearen erraztasun ixilarekin lerratzen da bidexka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.
Banatuz doazen bidexken jardina. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 110. orr.
Bidexka bat doa etxe aurreko atariraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 215. orr.
Eraikin guztiak hartxintxar gorrizko bidexka batez inguraturik zeuden. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.
Zutik geundean, mugitu gabe, basoaren erdian geldi, izei artean, bidexka hasi, bidetik urrundu, eta sakoneneraino basoak bere bizi berezko, ukigabe eta iluna egiten duen lekuraino eramaten duen puntuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.
Murru horien artean bidexkak, dena belar eta harri. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
Unibertsitatea, Ritarentzat, ez zen inolaz ere Jakituriaren tenplua: bidexka arantzatsu eta nekagarri bat zen, titulura, lanpostura eta ogibidera zeramana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.
Bi bidexkaren juntan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.
Bidexkan behera joan ginen kanposantuaren oinean dagoen errekaraino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 460. orr.
Bai, bazekien, ezagutzen duzun eta gorrotatzen duzun esker onaren antzeko zerbait daukazu zure baitan, sabelean eta bularren arteko bidexkan gora. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 78. orr.
Sofrimentuaren bidexkatik, denetan zoriontsuena den horretatik, gizakia etengabe aurrera doa, begiak bere ahultasunean jarriz, bere ezinean, bere itsuskerian, bere ezerezean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Pilen artean bidexka estu bat zabaldu zuten ortuzainek, jendea pasatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Atearen beste aldetik, bidexka bihurri bat sigi-saga jaisten zen Mindolluinen amildegiaren azpiko lursail esturaino. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.
Ibilera arin eta zalantzatiz joan zen basoko bidexka harritsuetan, zuhaitzen artean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Sasien erdian, bidexka gorraila, bakardade ezti batean, segitzen dut egun. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Farola altxatuta zuela, buztin lurrezko bidexka estu eta bihurri bat seinalatu zuen, zuhaitz beltz sendoen artean desagertzen zena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
Ellenek, aireari ostikoka, asfaltozko bidexkan behera egin zuen, zuhaixken artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.
Xori batek hegal kolpe batez atzeman lezake bide xuxena, xori buruak aldiz oinez egin beharko menturazko bidexka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.
Tontorretik jaitsiz, ahuntz-bidexketan barna, Ibaia errekaren ur garbien ondotik zihoan bide batera iristen zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Txilardietara abiatu mendi-bidexketan barrena, lastozko teilatuko etxeen aurretik pasatu, Ipar Itsasoko bazterrak ibili. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Baserri-bidexka ilunean behera jo nuen gero, eta oilategitik igaro nintzen, ea beharbada zaldia kanpoaldeko zelaian ote zebilen begiratzeko Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.
arteko bidexka (3); bidexka bat (14); bidexka baten (3); bidexka batetik (8); bidexka estu (5); bidexka eta (3); bidexka hartan (4); bidexka hartu (3)
asfaltozko bidexkan (3); bidexkan barna (4); bidexkan behera (6); bidexkan gora (3); bidexkan zehar (4)
banatuz doazen bidexken (3); banatzen diren bidexken (6); bidexken jardina (9); doazen bidexken jardina (3)