Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biderkatze iz aritmetikan, aipatzen diren bi zenbakien biderketa egitea. • irud/hed
Ikus dezagun, bada, nola gertatu den, mende erdi batez, estatu-nazioen arrakasta harrigarria eta biderkatze miragarria. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 75. orr.
Negozio horren bidez sortzen da banku-dirua, diruaren biderkatze prozesuarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Biderkatze-taulak gogoan iltzaturik, gauza seriosagoetara plegatzen ginen: gazura oretik bereizten zuen amak eta has gintezkeen gasnaren biltzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.