Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
256 zati 365 egin dut; 0,701369 ematen du horrek; 2007ri 0,701369 erantsi, eta 2007,701369 eman dit horrek; gero, bi aldiz segidan biderkatu dut bider zenbaki hori bera, kubo bat egiteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.
Gero, faktore lehenetan deskonposatze ospetsua dator: zenbaki oso bat modu bakarrean lortu daiteke (biderkagaien ordenamendua kontuan hartu gabe), zenbaki lehenak biderkatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.
Merkatariek badakite, batere durduzatu gabe, bigarrena hirugarrenaz biderkatzen eta biderkadura lehenaz zatikatzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.
Zazpi egunek eta zazpi gauk astebetea eratzen dute, eta astebete hori lau aldiz biderkatuz gero -kasu honetan ere zehaztasun gabe-, hilabetea osatu ei da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.
Garai hartan, bost aldiz biderkatzen zuen Europa barneko gariaren salerosketaren balioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Bider 10 biderkatu dela ekoizpena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
Haren ustez, biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
Politika aldaketak izugarri biderkatu zituen gerrillari taldearen diru sarrerak. Berria - Mundua 2004-05-27
Metodo horren interes osoa honetan datza: azaleraren eta zirkuluarenaren arteko aldea nahi adina txikitu daiteke, alde kopurua biderkatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
Jainkoak arrainak eta ogiak biderkatzeko boterea badauka, nik, beherago, apalago, potxak babarrun gorri bihurtzeko boterea daukat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 71. orr.
Kromosomen osagai nagusia da ADNa: zelulen zatiketan, osagai hau biderkatu egiten da, eta zatiki berdin-berdinak sortzen dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Esnekiak jende askorentzat jangarri ez izaki [...] proteina-iturritzat, sojaren kontsumoa biderkatu egingo da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Beraz, gosea ez da gizadia beldurtzeko motiboa izango, elikagaiak biderkatzen ez ezik, iraunarazten ere bai baitaki gizakiak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.
Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Mars planetako airearen indar eskasak gorputzen garapena biderka zezakeelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 223. orr.
Halako moldez non bere idaz-leku txikia bere buruaz biderkaturiko espazio bihurtzen baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.
Orokorki, jendaurreko saltokietako izozkailuetan ikusiko dugu egun Donostiako Parte Zaharreko tabernako barraren erreprodukzio izoztu (edo atmosfera eraldatuan ontziratu) biderkatua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.
aldiz biderkatu (9); aldiz biderkatu da (3); biderkatu baino gehiago (3); biderkatu da (6); biderkatu dira (7); biderkatu dira lurrikarak (3); biderkatu egin (20); biderkatu egin da (3); biderkatu egin dira (4); biderkatu egin zen (3); biderkatu egingo (8); biderkatu egingo da (3); biderkatu egiten (15); biderkatu egiten da (6); biderkatu egiten dira (5); biderkatu eta (5); biderkatu zen (4); biderkatu zituen (3); kopurua biderkatu (3)
aldiz biderkatuko (3); biderkatuko dira (3)
biderkatzen ari (6); biderkatzen da (4); biderkatzen dira (4); biderkatzen ditu (3); biderkatzen ziren (4); biderkatzen zuen (5)