Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun-puska horretatik hogei bat obulu bideragarri lortu ditu medikuak. Berria - Gaiak 2004-05-20
Post-kristautasunaren garaietan ere, eta "post" guztiekin gaur egunerako kultura bideragarria osatzearen erronkarekin bizi garenean, barkamena da iraganaren hondakinetan gelditzen den altxor bazterrezinaren adibide bat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.
Kontua aurrera egitea baita, abertzaletasuna haztea eta herri honentzat proiektu bideragarri bat lortzea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 123. orr.
EBk negoziazioaren bidezko ituna bultzatzen jarraituko duela esan zuen atzo, «bi estatu burujabe, independente eta bideragarri» sortzeko. Berria - Mundua 2004-03-27
Negoziazio serio eta bideragarriak, negoziazio pragmatikoak, Euzkadi salbatuko zuten negoziaketak, Santoñako haiek bezalakoak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 186. orr.
Teknika aldetik bideragarria da horrelako zerbait, baina kontrolen berrantolaketa bat eskatuko luke. Berria - Kirola 2004-08-31
Estrategia horrek, epe luzera bideragarria izan daitekeela onarturik ere, epe laburrera ez du doikuntzaren gizarte-kostua ezabatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Baina, ekonomilari askoren ustez, politika keynesianoa bideragarria eta eraginkorra izan dadin, ziklikoa izan behar luke, ekonomia berotuz eta hoztuz, stop and go modura. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.
EHNE sindikatuak dio nekazaritzaren ikuspuntutik urtegia ez dela bideragarria, eta 9.000 hektarea besterik ez dituela ureztatuko. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 191. orr.
Datorren astean jakingo da Euskal Herria Bai bideragarria den. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Proiektua ekonomikoki bideragarria dela ziurtatu dute. Berria - Kultura 2006-04-23
Euskal komunikabideak bideragarriago egiteko EAEko 2005eko diru laguntza deialdia maiatzean egin zuen Eusko Jaurlaritzak. Berria - Harian 2005-10-11
Ez da ez ideia txarra, izan diren hainbat eta hainbat proiektu ez-konkretu eta ez-bideragarri kontuan izanik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.
alternatiba bideragarri (3); bideragarri bat (3); bideragarri ikusten (4); bideragarri sortzeko (3); eta bideragarri (5); eta bideragarri sortzeko (3); independente eta bideragarri (3)
aukera bideragarria (4); bideragarria da (10); bideragarria dela (14); bideragarria den (12); bideragarria den edo (3); bideragarria eta (3); bideragarria ez (4); bideragarria izan (6); bideragarria izan dadin (3); bideragarria izango (6); bideragarria izatea (4); bideragarria izateko (4); bideragarria ote (3); da bideragarria (10); dela bideragarria (8); ekonomikoki bideragarria (6); enpresa bideragarria (3); erabat bideragarria (3); eta bideragarria (6); ez da bideragarria (10); ez dela bideragarria (8); proiektua bideragarria (4)
bideragarriago egiteko (5); egitasmoak bideragarriago (3); egitasmoak bideragarriago egiteko (3); komunikabideen egitasmoak bideragarriago (3)
baino bideragarriagoa (3); bideragarriagoa da (5)
bideragarriak izan (3); egitasmo bideragarriak (3); ekonomikoki bideragarriak (4); ekonomikoki bideragarriak izan (3)