Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutil ezezagunak bi bider jo ninduen garondoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.
Neronek bost bider aditua, mutikotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Mila bider izan ziren irainduak, lotsatan jarriak, biluziak, zigorkatuak, katez lotuak, espetxeratuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Jardun hau egunean bi bider egingo da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.
Normalean, hilean bi bider-edo joaten gaituk hara. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.
Bizpahiru bider altxatu nuen erlojuaren estalkia, doinua entzuteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.
Hemeretzi urte egitekotan orduantxe, dagoeneko egona zen hainbat bider buruko erientzako bi ospitale pribatutan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.
Zenbat bider ez ote zigun esan horixe, ehunka bider bai, behinik behin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.
Lehen kapitulua dozenaka bider irakurri nuen; gero, aldiz, errazagoa egin zitzaidan dena, nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena bihurtzeraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.
Makina bat bider hiltzen dela gizona bere bizitza laburrean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.
Ez dugu sekula behar adina bider esango bi gauza direla, oso bana gainera, ez sinestea eta ez dela esatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.
Haren gainean, Bigarren dorrea, oktogonala, aurrekoa baino ia bi bider txikiagoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
Destruktorea hamabost bider handiagoa zelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.
Salbuespen bakarra Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera doan aldiari dagokiona da, aldi horretan nazioarteko trukeak ekoizpena baino ia hiru bider motelago hazi baitziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.
Lehen gerra punikoa baino lehen, zilarrak kobreak baino 960 bider gehiago balio zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.
Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Estatu espainiarreko hiritar bat Marokoko bat baino 12 bider hobeki bizi da, Frantziako hiritar bat marokoar bat baino 20 bider hobeki. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.
Malko zazpi bider gaziak, erre ezazue ene begion sen eta ahala! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.
Bi bider bost berdin hamar. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.
Bi bider bi berdin lau da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.
Hamar bider sei bider sei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.
Bikoitia bider bikoitia berdin bikoitia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.
Hirurogeita hemezortzi arima bider hogeita hamar kopek... -gure protagonistak segundo bat baino gehiago ez zuen behar izan kontuak egiteko, eta berehala esan zuen-: Hogeita lau errublo eta laurogeita hamasei kopek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.
Eta beraz lau, sei edo hamabi urte horiek, azken kasu horretan hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, alegia, hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost bider hogeita lau ordu, eta atzera hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost bider hogeita lau... eta atzera segundotan, minututan, ordutan, egunetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 251. orr.
Aldea zirkuluaren diametroa bider 8/9 zuen karratu bat hartzea proposatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.
Herrialdeen arteko aldeak handiak dira ordea honetan ere: herrialde garatuen biztanleria bider 2,3 biderkatu da, eta Hirugarren Mundukoa berriz bider 4,5. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.
· Sukaldea txikia da, oso txikia, hiru bat metro bider bat eta erdi gutxi gorabehera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.
Paretak Hollywoodeko komedia-izarren zuri-beltzeko argazkiekin daude beterik (zortzi bider hamar neurrikoak). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
ahala bider (3); astean hiru bider (3); baino bi bider (9); baino bost bider (4); baino hamar bider (4); baino hiru bider (8); baino lau bider (3); baino mila bider (12); bi bider (89); bi bider handiagoa (7); bi bider hartu (3); bi bider pentsatu (3); bider agertzen (3)
bider bi (4); bider bost (5); bider hiru (3); bider hirurehun (5); bider hirurehun eta (4); bider hogeita (6); bider hogeita lau (3); bider lau (4); bider sei (3); bider zazpi (3)
bizpahiru bider (7); bost bider (28); bost bider gehiago (3); bost bider hogeita (3); dozena bat bider (3); edo hiru bider (7); egunean hiru bider (5); ehun bider (10); ehunka bider (4); hainbat bider (46); hainbat bider egin (5); hainbeste bider (9); hamabi bider (9); hamabi bider hirurehun (4); hamabost bider (3); hamaika bider (36); hamaika bider errepikatu (3); hamar bider (21); hiru bider (152); hiru bider deitu (3); hiru bider egin (6); hiru bider esaten (3); hiru bider gehiago (4); hiru bider handiagoa (3); hiru bider ikusi (4); hiru bider jo (6); hirurogeita bost bider (3); hiruzpalau bider (7); hogei bider (5); horrenbeste bider (4)
ia bi bider (4); ia hiru bider (3); konta ahala bider (3); lau bider (34); lau bider gehiago (5); liburua hiru bider (3); makina bat bider (17); mila bider (110); mila bider esan (6); mila bider eta (6); mila bider gehiago (4); milaka bider (6)
pare bat bider (7); sei bider (10)
urtean bi bider (3); zazpi bider (33); zazpi bider gogorrago (4); zazpi bider zipriztinduko (5); zazpi bider zirtatuko (4); zenbait bider (8); zenbat bider (39); zenbat bider esan (3); zenbat bider ez (6); zortzi bider (5