Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Gauaren argitan" kantuaren bideoklipa. Herria 2002-11-14
Bideoa 1986an egin zuten, Hasier Etxeberriaren zuzendaritzapean, eta bigarren saria irabazi zuen Gasteizko bideoklipen lehenengo lehiaketan, Eskorbutoren atzetik. Berria - Harian 2005-07-07
Gasteizen grabatu du Su Ta Gar taldeak disko berriko Itxaropen hitza abestiaren bideoklipa. Berria - Kultura 2006-04-06
Bederatzi kantuez gain horietako bat, Mendekua, Herriko Burdinaren web orrian entzun daiteke, mp3 formatuan, Zoramena kantuaren bideoklip bat jaso dute diskoan. Berria - Kultura 2006-03-08
Estatu Batuetan musika irandarraz eginiko bideoklipak dira nagusi. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 171. orr.
Rufino Arrolaren tradizionaltasun harroak ez eban kontraesanik aurkitu, bideokliparen modernidadean sartzeko. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 91. orr.
Musikariak erakusteaz gain, abestiak iradokitzen duen istorioa kontatzen du bideoklipak. Berria - Kultura 2006-04-06
Bideoklip baten itxura eman nahi nion filmeari, ikusleak arreta galdu ez dezan. Berria - Kultura 2004-09-21
Emanaldiko lehen abestiak -Circumcised Members alegia- bertan proiektatutako bideoklip erotiko batean izan zuen oinarri. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 37. orr.
CDan, 1993. urtetik kaleratutako kanta guztien bilduma egin dute eta DVDan, berriz, 1996tik aitzinako bideoklip eta iragarkiak. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
'Totum Revolutum' bideoklip sorta argitaratu du Gor disketxeak . Berria - Kultura 2004-12-28
· Segidan MTVren boikota helduko zen, promozio bideokliparen mezu arrazista zela medio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.