Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bidente iz igarlea.
Halako gailurrak lortzeagatik, irudimena bizkortzeagatik, bidente bilakatzeagatik, azken batean bere eleberrien amoreagatik, Balzacek, Goriotek alabengatik bezala, bere burua sakrifikatu zuen: kafe katilukada anitzez eta anitzez zigortzen zuen gibela, bere burua egunean hogei orduz idaztera behartuz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.
Eta zer, gutun bat idatziko balu, zer egunkarira deitu eta erreportari pare bat eskatuko balitu, esanez Poliziak ere bidenteengana jo izan duela behin baino gehiagotan [...] legearen eta justiziaren beilariak erabat galduta eta arrastorik gabe egoten direnetan prozedurak ez direla beti hain logikoak izaten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.