Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bidekari iz ipar bidez dabilena.
Gogoratzen zait lehen filosofo existentzialistak, Gabriel Marcel-ek "Homo Viator", Gizona bidekari, deitu saioa idatzi zuela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 10. orr.
Santiagorako bidekari horiek badituzte beren gisako legeak ere. Herria 2004-07-15
Herri horietako jendeek, ez jakinez zer egin, bidekariak gure etxera igortzen zituzten: "Zoazte komenturat, han ongietorri eginen dauzuete fraidek". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 158. orr.
Huna beraz gu, autozko bidekariak, bortuari buruz abian, Behorlegi eta Garaziko mendian gora. Herria 2005-06-09
Bidekaria, biderik ez duk. Herria 2004-06-10