Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidegurutzeko hiru kaleek, Montmartre kaleak, Montorgueil kaleak, Turbigo kaleak, kezketan jartzen zioten barrena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
13 kalearen eta F kalearen arteko bidegurutzean bizi da, Vedadon. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 279. orr.
Bidegurutzetik hurbil, beste aldapa gogorra igo ostean, bidea zintzilikako harrizko zubi batean luzatzen zen, leizea zeharkatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.
Saint-Eustacheren muturreko bidegurutzean, bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Bidegurutze biribilean, gizon bat eta emakume bat pasatu ziren zaldiz, trosta laburrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Ibaiari jarraiki, Etxalarko bidegurutzetik ezkerretara, mugarako bidea hartu genuen. Bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.
Plaza bidegurutze goibel bat da. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
Bizitza ez baita lerro xuxen bat, baina joan doazen eta etorri datozen mila gertakiren eta bertze hainbat oroitzapenen bidegurutzea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.
Esan liteke munduko bidegurutze nagusia dela hiri hau. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.
Trieste bildua, Trieste bidegurutzea; Mikrokosmos deitu zion Claudio Magris-ek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 47. orr.
Hemen dago, nire iduriko, Bilintxek esaten digunaren eta benetan gertatu zenaren arteko bidegurutzetako bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Bidegurutze kultural bat izan dela segur dira arkeologoak Berria - Kultura 2006-05-07
Gaztaroko bidegurutzean elkarrekin izandako bizikizunek sortzen duten loturaren hertsia? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.
Gaur egun ere, bizitzan izaten diren bidegurutzeetan, askotan bere ahotsa etortzen zait gogora, aholkua, abisua, animua edo gomendioa emanez. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 348. orr.
Hori da mintzairaren teoriari ekitean aurkitu dugun lehenengo bidegurutzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.
Hamas bidegurutze batean dago eta erabaki beharko du orain zein norabide aukeratzen duen. Berria - Mundua 2006-03-21
Bidegurutze batean gaude eta ordua da estrategia nazional, soberanista eta demokratiko baterako indarrak metatzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-22
Bidegurutze batean jarri nahi izan zaituztet, neuk bidegurutzetik idatzi dudalako liburu hau. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.
Gauden bidegurutzean paradigma postidealista berria asmatzeko beharra dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.
Oteizak, berriz, arte modernoak bizi zuen bidegurutzeak izututa eta tribuko oihartzunak galduta, cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.
Benetako urrats kolektibo positiboa lortzeko bidegurutzean gaude orain. Berria - Gaiak 2006-02-04
Pasaia eta Lezok sinbolizatzen duten bikoiztasuna, momentu historiko bidegurutzeko bat bizi duen Euskal Herri osoarena da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 35. orr.
Bidegurutze historikoa du aurrean kooperatibismoak, baina, nire ustez, etorkizuna idazteko dauka oraindik. Berria - Kultura 2004-11-18
Paxkal erdian, zer egin ez dakiela; bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
arteko bidegurutzea (4); arteko bidegurutzean (10); bidegurutze batean (25); bidegurutze batean dago (3); bidegurutzean dagoela (5); bidegurutzera iritsi (4); eta bidegurutzean (4); herria bidegurutze batean (4)