Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lege anker, zentzugabe, bidegabeek milioika lagun erail dezakete mende bakar batean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.
Ez zen izan, dio San Agustinek, lege bidegabeagorik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Heriotza-zigorraren izugarrikeria behin eta betiko ezabatu behar dela, gizaki baten bizitzaren aurka jotzen duen legea erabili ezina, bidegabea eta onartezina delako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.
Sententzia «zentzugabea eta bidegabea» dela esan zuen. Berria - Gaiak 2004-05-07
Estatu bakoitzean ezarritako legeez aparte ez dagoela bidezkoari eta bidegabeari buruzko egiazko dotrinarik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.
Drobiajkin bera zen erruduna, zitalkeria bidegabeak egin zizkielako Vshivaia Speseko eta Zadirailoveko nekazariei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.
Defentsa aldi berean bidegabe eta zorrotz batez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.
Gondorren aurka gerra bidegabea hasi eta lurraldeak suntsitu dituelako. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.
Errusiarrak irabazleen aldean aurkitzearen abantaila bidegabeaz baliatu ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Defentsa aldi berean bidegabe eta zorrotz batez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.
Borreroak artikulu bat idatzia du borrero hitzaren erabilera bidegabe, oker, lizun, iraingarri eta ugaria salatzeko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.
Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.
Zabaldu eta zelaitu zion atzerritarrari konkista bidegabearen bidea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.
Okerra izango ote da lege hau tirano bidegabe, ustel harengandik datorrelako? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.
Osaba minbiziak jota eta hilzorian zegoela jakin nuen arte ez nintzen konturatu zein bidegabea den bizitza. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.
Emakumea gizonari lotzeko ipintzen diren kateak, gizona edozelakoa delarik ere, bidegabeak bezain ustezkoak dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.
Barkatu konparazioa bidegabea iruditu bazaizu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 43. orr.
Maitasuna da zirraren artean bidegabeena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.
Aspaldi honetan behin baino gehiagotan pentsatu izan dut bidegabea izan naizela Periko Lopez Etxezarretarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.
Jainkoa inorekin ez duk bidegabea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.
Argi eta garbi ikusi zuen bere bizimoduaren eta lagunaren bizimoduaren artean zegoen kontrastea, eta bidegabea iruditu zitzaion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 116. orr.
ETBk «guztiz bidegabe» deritzo IBAIAren salaketari. Berria - Kultura 2004-09-17
Kasu honetan espetxeratzea eskatzea «juridikoki bidegabea» izango zela azaldu zuen. Berria - Harian 2006-03-17
Ez, Anne, bidegabe jokatu duzu gurekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.
Ume guztiek erreakzionatzen dute horrela, bidegabe tratatzen dituzten lehen aldian. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.
Harena denez, on eta leun da, baina samindu egingo da, hura utzita, bidegabe maite baduzue hargandik dena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.
Neu naiz -zioen- bekatu egin duena, neu bidegabe hitz egin duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.
Askonahiak, jokabide gaiztoek, ustelkeriak, feudoak ematea ekarri zutenean, kexuka hasi ziren, bidegabe kentzen zitzaizkiela-eta bidegabe eskuratutako gauzak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Hego Koreako Gobernuko auditoreek 5.400 euro inguru bidegabe hartzea leporatu zioten atzo Hwang Woo-suk zientzialariari. Berria - Gaiak 2006-02-07
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Elizen arteko biblia 1 Ko 6,9
Jaungoikoaren goi-ardurak ez du horregatik desohorerik nozituko, bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako, eta itxuragabekoak ordenaren edertasunaz estaltzen dituelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.
Bidegabe baten biktima nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Zeu zara bidegabe horren erantzule. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.
Herri-finantzek desegin egiten dute merkataritza beren bidegabeekin, mutirikeriekin, gehiegizko zergekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
Bere bizitzan politikarien edo poliziaren bidegaberen bat pairatu izan duen ikusliarrak -ez gutxik- atseginez ikusiko du horien buruen gainean justizia egiten den filma. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 208. orr.
Ez diot inori bidegaberik, ez kalterik egin, ez dut inor ustiatu. hala ere bidegabe handia izango litzateke Leibusch ñimiño hura gaiztagin arrunten artean kokatzea. Elizen arteko biblia 2 Ko 7,2
Lehen greziarrak herri txikiak ziren, maiz sakabanatuak, pirata itsasoan, bidegabe-egile lehorrean, ez gizabiderik ez legerik ez zutenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.
· Baina imajina daitezke bestelako batzuk, hainbat krimen edo gizarte-bidegabe eragin ditzaketenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna. Elizen arteko biblia Lk 16,9 tit
Eskubide judizialei zegokienez, bidegabeko diru-erabiltzeei aurrea hartzen zieten legeak zeuden. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.
«Bidegabeko bazterketa» egotzi dio ELAk BBKri. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Halabeharrezko epaitze, ezbeharrezko hilketa, bidegabeko maltzurkeriak eraginiko heriotzarik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.
Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak, errudunen alde jarriz? Elizen arteko biblia Sal 82,2
Jende desagertzeak, bidegabeko atxilotzeak, hilketa ez legezkoak «eguneroko kontuak» baitira. Berria - Mundua 2004-06-24
· Legeak zordun bidegabeko baten alde badaude, haren gauzek ez dute ondo ordezkatzen dirua, eta ez dira zeinu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 68. orr.
Eguzki bidegabeko baten pean itxaronaldi ustel bat egin ondoren. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.
Sentipen primarioa eta bidegabekoa da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.
Iruñea-Jaca-Huesca autobide proiektua "bidegabekoa eta xahutzailea" dela salatu du Ekologistak Martxan taldeak. Herria 2003-01-21
Bidegabekoa eta politikoki desegokia. Herria 2003-01-21
Denek jakin ahal dezaten zeri deitu berea eta besteena, zuzena eta bidegabekoa, zintzoa eta gaiztoa, ona eta txarra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 117. orr.
Onartuko duzue horrelako bazterketa bidegabekoa dela! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.
Turkiako Helegite Auzitegiak atzo aurreko epaiketa «bidegabekotzat» jo eta epaiketa berriro egitea ebatzi zuen. Berria - Mundua 2004-07-15
Gorputza lizuntzen, izpiritua zukutzen eta gogoa kirasten dioten kaiola-zuloraino bota dute legearen atzapar beti bidegabezkoek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.
· Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik, bidegabezko eta gogorzaleen ukabiletik. Elizen arteko biblia Sal 71,4
Grebalarien iritziz, gerentea aski ezaguna da, haren adierazpenak eta ekimenak «zeharo bidegabezkoak eta zentzugabezkoak izaten baitira». Berria - Ekonomia 2004-06-23
bidegabe erabiltzea (6); bidegabe erabiltzea leporatuta (3); bidegabe erabiltzeagatik (4); bidegabe eta (6); bidegabe iritzi (3); bidegabe jokatu (8); dirua bidegabe (4); eta bidegabe (5); funts publikoak bidegabe (3); publikoak bidegabe erabiltzea (6)
banaketa bidegabea (3); bidegabea da (19); bidegabea dela (14); bidegabea dela esan (3); bidegabea dela salatu (4); bidegabea den (6); bidegabea egiten (3); bidegabea eta (12); bidegabea eta zentzugabea (3); bidegabea iritzi zion (3); bidegabea iruditu (8); bidegabea iruditzen (4); bidegabea izan (10); bidegabea izan zela (4); bidegabea izango (3); bidegabea litzateke (3); bidegabea zela (5); egoera bidegabea (3); erabakia bidegabea (4); eta bidegabea (20); guztiz bidegabea (8); jarrera bidegabea (3)
bidegabeak dira (3); bidegabeak direla (4); bidegabeak eta (3); bidegabeak izan (6); eta bidegabeak (4)
bidegabetzat jo (15); bidegabetzat jo du (3); bidegabetzat jo zuen (4)