Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bidaltze iz norbait norabait joanaraztea; zerbait norabait edo norbaitengana helaraztea.
Prentsa agiri baten bidez, Askatasunak galdegin du «jendeen osasun fisikoa arriskuan ezartzen duten bidaltze horiek behin betiko geldituak» izan daitezen. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Segidan, gutun bidaltze-jasotze ezusteko hura iritsi zen, eta orain, bat-batean, zer eta etxean aurkezten zitzaion, maleta eta guzti. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.
Ez du gauza handirik aldatuko, postalaren bidez ezin bada, bidaltze gastuak aurretik ordainduak dituzten gutun-azalak banatuko ditugu. Berria - Euskal Herria 2006-04-09