Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidaldi (52 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 443 agerraldi; orobat bidealdi g.er.) 1 iz bidaia.

Abiatu aurretik, zorrotz eskatu zien marinelei ez zezatela bidaldian arraunek batere zaratarik egin, eta arraunez itsasoa jotzerakoan, berriz, ur-tanta bakar batek ere ez zezala zipriztindu ontzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Lau bat orduko bidaldia gelditzen baitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Kontinenterako bidaldia bera sekulako gurutzea izan zitzaioan aitari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Hirien arteko bidaia mugagabea hasi du; mundurako bidaldia.  Berria - Kultura   2004-05-19

Bidaldi hori ez zaizua pozgarria iruditzen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

Dakarra ez dela abiadura lasterketa bat garbi utzi nahi izan dute; bidaldia egiteko gaitasuna, eta oztopoak gaintzeko trebezia sarituko dira 2005ean.  Berria - Kirola   2004-11-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bigarren klaseko banku batean eseri nintzen, eta hain nengoen nekatua, non lotan egin bainuen bidaldi osoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.

Beraren bidaldi matematikoa han amaitzen zela jakin zuen Ruche jaunak. ezlekuan eta ezdenboran gertatzen den trantsizio aldi bat, bi munduen arteko jauzi horretara egokitzeko, astronautak beren bidaldi astralen ostean nola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Bidaldi gaitzerako prest eta gertu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Zorigaiztoko bidaldi horrek galdu nau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Has eta buka egin zuen ontziak itsas bidaldia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Eskolatik haratagoko literatur bidaldiari ekin diote.  Berria - Kultura   2004-01-17

4 irud/hed

Matematikaren historian zeharreko bidaldi hura hasi zuenetik, hura zen Ruche jaunaren bidean gurutzatzen zen laugarren inperioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidaldi hartan zihoazenen (4); bidaldia egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus