Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poeta bidaideak ene inguruan ditut etxean: Li Po, Emily Dickinson, Roberto Juarroz, Bonnefoy, Tahar Ben Jelloun, Ovidio... banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Emilio, berriz, Erandiotik (Bizkaia) Zarautzera (Gipuzkoa) joateko bidaideen bila dabil, astelehenetik ostiralera bitartean, «goizeko 08: 00etan joan eta arratsaldeko 17: 00etan buelta». Berria - Euskal Herria 2004-08-10
Bide luzerako, baina, inork gutxik nahi luke bidaidetzat. Berria - Gaiak 2004-05-19
Dernhelm bera ere ez zen bidaide atsegina: ez zuen inorekin inoiz hitzik egiten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.
Jauzi batez autobusaren gorenaldeko jarlekuetara igo zen, hutsik baitzeuden, zeren, gure ibilgailuko bidaideetako batek ezarri berria baitzuen oina Place Pereireko espaloiko mundrun bigunean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.
Iduritzen zaidak ezen Jainkoak bidaide eta gogaide egin gaituela, elkarrekin aitzina egiteko justiziazko obra honetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.
Ia ziur, Jose Maria Uzelay margolaria izan zuen bidaide.· Defuntu batekin nator bidaide! Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.
Pragmatismoari behaztopa gehien jartzen dion bidaide deserosoa da sentimendua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.
Komunistekin bidaide izanak dira biak, bainan Txekoslobiako gertakarien ondotik jorratu dute Sovietar Batasuna, han zen diktadura. Herria 2001-11-15
Harrokeria eta puzkeria baino ez zaizkigu geratzen horrelakoetan, eta oso esker txarreko bidaideak dituzu horiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.
Galdutakoa berreskuratzeko garaiak omen zetozen, denen zeregina zen hori, eta berak ere bidaide izan nahi. «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.
Bakardadea bidaide izan zuen. Berria - Kultura 2004-04-24
Hiru astez futbola bidaide izango dugu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.
bidaide guztiak (3); bidaide izan (6)