Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidaiatzea mugitzea da, urruneko eta hurbileko espazioetan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.
Bidaiatzea amets egitea da, espero ez diren gauzak gerta daitezen desio izatea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.
200 pertsonako taldeak Hego Koreako hegazkin batean bidaiatu zuen. Berria - Mundua 2004-07-28
Haiekin batera, SSetako hogeiren bat kidek bidaiatu zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.
Artean hainbeste jendek bidaiatzen ez zuen garai hartan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.
Erromes aberats bakan batzuk baziren, morroiz eta gameluz inguraturik bidaiatzen zutenak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 81. orr.
Ohe bagoian bidaiatzen nuenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Nire artean diot badela esanguratsua trenez bidaiatzeko asmotan etorri arren honainoko bidea hegazkinez egin behar izana. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 15. orr.
Merkatari hark Marko Polok zabaldutako merkataritza-bidean bidaiatu zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.
Dirurik izan balu, munduan zehar bidaiatzera alde egingo zukeen Andresek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 156. orr.
Estepan barrena bidaiatuz, baliabiderik gabe geratzeko arriskuan egongo zen noski. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Agudo baino agudoago bidaiatu zuten, Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.
Askoz jende gehiago dago egun munduan eta askoz errazago bidaiatzen da, baina medikuntzak eta erreakzionatzeko bitartekoak ere asko azkartu dira. Berria - Harian 2005-10-14
Bidaia luzea izan zen, kontrako monzoiarekin bidaiatu zutelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.
Abantaila handia duela iparrorratzik gabe bidaiatzeak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.
Bakarrik bidaiatzen ohituta nago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.
Jadanik ia inork ez du bidaiatzen nahi duen tokira. Pako Aristi «Note book», 2005 - 140. orr.
Bere hegalen gainean bidaiatu dut nik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Hurrengo bi orduetan, idazle amerikarraren mundu lanbrotsuetan barrena bidaiatu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.
Inoiz infernura bidaiatzen banaiz, ez naitek ezustean harrapatuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Orain arte agertu izan diren beste birusek, posta elektronikoa erabiltzen zuten batetik bestera bidaiatzeko. Berria - Gaiak 2004-05-05
Menauden kontseiluz, Pauera bidaiatu zen berriz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Gau osoan bidaiatu ginela uste dut. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 206. orr.
Pistola hurbil bidaiatzen zen, zelari lotua, zaldunek ohi dutenez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.
Diziplina aunitzetarik bidaiatuko gara adierazkortasunean barna, irudigintza eta irudimena baliatuz. Herria 2004-02-19
asko bidaiatu (8); barrena bidaiatu (6); batetik bestera bidaiatu (3); bidaiatu aurretik (10); bidaiatu behar (12); bidaiatu behar izaten (3); bidaiatu beharko (3); bidaiatu beharko du (3); bidaiatu du (6); bidaiatu egin (4); bidaiatu egiten (5); bidaiatu genuen (3); bidaiatu nahi (5); bidaiatu nuen (4); bidaiatu ondoren (5); bidaiatu zen (5); bidaiatu zuen (18); bidaiatu zuten (12); madrilera bidaiatu (3); moskura bidaiatu aurretik (3); zehar bidaiatu (3)
bakarrik bidaiatzea (3); bidaiatzea debekatzea (3); bidaiatzea erabaki (3); ez da bidaiatzea (3); zehar bidaiatzea (3)
batetik bestera bidaiatzeko (3); bestera bidaiatzeko (4); bidaiatzeko asmoa (5); bidaiatzeko aukera (14); bidaiatzeko debekua (5); bidaiatzeko dirurik (3); bidaiatzeko eta (3); bidaiatzeko gogoa (3); doan bidaiatzeko aukera (3); espaziora bidaiatzeko (3); zehar bidaiatzeko (3)
bakarrik bidaiatzen (7); bakarrik bidaiatzen zuten (3); barrena bidaiatzen (3); bidaiatzen ari (12); bidaiatzen du (6); bidaiatzen duen (4); bidaiatzen dute (4); bidaiatzen duten (4); bidaiatzen duzu (3); bidaiatzen hasi (5); bidaiatzen ibili (4); bidaiatzen zen (3); bidaiatzen ziren (4); bidaiatzen zuela (3); bidaiatzen zuen (5); bidaiatzen zuten (9); zehar bidaiatzen (3)