Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aire-zutabe, hari, larru tenkatu edo mihien bibrazioek egiten dute musika. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Aerosorgailuek eragingo dituzten bibrazioa eta zarata minimizatu eta gainditu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-07-08
Besoek gehiago sufritzen dute aizkoran, kolpea lehorragoa izaten delako, eta bibrazio guztiak hezurretaraino iristen zaizkizulako. Berria - Kirola 2004-07-16
Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.
Soinuaren ustezko bitartekaririk gabeko esperientzia, adibidez, gogotik at ematen den gertakizun fisikoa delako, airearen bibrazioaren gertakizuna hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Kristal mehe bat, bibolin baten bibrazioak apurtuko lukeena. Berria - Kultura 2004-02-14
Presioa eta bibrazioa giltzarriak dira plazer sexualerako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.
Mutilak sakela-telefonoaren bibrazioa sentitu zuen izterrean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.
Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Oso errezeptore biziak dira, eta ezinbestean elkarrekin joan behar duten bi estimulu mota jasotzen dituzte: presioa eta bibrazio erritmikoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Ezpatak ohi baino bibrazio indartsuago batez erantzun zion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.
Imanolek ezin izango zituen ahaztu neskaren kulunkak eta bibrazio eztiak, haren irribarre barea eta baregarria [...] haren aieneak eta hasperenak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.
Aireko bibrazioak, behar bezala eraldaturik, barne-belarrira bidali dira orain. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.
Egoera berean, tenkaduraren araberakoa da hari baten bibrazio-garaiera. Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.
Bibrazio maila nahiko jasangarria eragiten dute, eta gainera esperientzia zabala dute taldeek mota horretako motorrekin. Berria - Kirola 2006-03-09
Bibrazio-gune bat ziren, bere muin bereenean atzemanezina sinpatiazko nahimen batez hurbiltzen ez zitzaionarentzat. «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.
Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.
Soinu-bibrazioak nerbio-bulkada bihurtzen diren lekua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Kopetaz eta belaunez paretari bultzaka, bota nahi balu bezala, eskuez ipurmasailak estaliz lehen soinu-bibrazioei erantzunez etorriko den zimikoa gelditzearren Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.
Egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Akaso hori da The Uski's taldearen lehen diskoak uzten duen bibraziorik onena; segurtasun handiz zapaltzen dutela hasi berria duten bidea, baita olatuen gainean ere. Berria - Kultura 2006-01-19
Baina bibrazio txarrak sumatu ditu, nonbait, eta ez da proposamen agerikoagorik egitera ausartzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 29. orr.
Errekonbertsio hitzaren aztertzeak linguista bilakatzen zuen nire burua eta sentsazio honek ere bibrazio kaxkarragoak eragiten zizkidan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.
Baldin eta, jada iraungitzen ari den une batez, bere sentikortasuna bilakatu den bibrazio kaleidoskopiko sentimenezko garroen ugaritze bat bezala edo edertasun gorenezko irradiazio baten moduan agertzen bada, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.
Azken eguzkia leihotik barneratu zen, zeharka, paretako alde batean gerezi koloreko argi-bibrazioa jaurtiz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.
bibrazio erritmikoa (3); bibrazio hutsa (3); presioa eta bibrazio (3); presioa eta bibrazioa (4); soinu bibrazioak (3)