Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bibrakor izond bibratzen duena.
Areago oraindik, mihi bibrakor buztan mehatxati gorputz eskergako suge baten erdi biak burdinaz zati-zati egiteari ematen badiozu, zati moztu berriak bihurtzen eta lurra zornez likintzen ikusiko duzu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.
Estimulazio sexualak izan behar du errepikakorra, bibrakorra, bizia, erritmikoa eta etengabea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Beraz, orain badakigu estimulazio sexualak zergatik izan behar duen errepikakorra, bibrakorra eta etengabea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.