Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bibotetxo (orobat bigotetxo g.er.) iz bibote txikia.

Madril frankismoarekin lotzen genuen: tabernetan eta kaleetan ikusten genituen gizon gehienak, beren bibotetxo, traje eta eguzkitako betaurrekoekin, sekretakoak iruditzen zitzaizkigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Masailezurra karratua, sudurra kakoa, belarriak irtenak, bibotetxoa frankisten modukoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.

Bibotetxo fina dauka eta hutsune txikia ebakortz zuri eta zabal bien artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Garaia zen, bibotetxo ilegorria zuen, eta aurpegi iharra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Bibotetxo ondo ebakia luzatzen uztea besterik ez zaik falta.     «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Militar tankera ematen dion bibotetxo zuri bat du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.

Itxura grotesko samarra ematen zion bibotetxo bat zeukan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 305. orr.

Zin egingo nuen gizon altu bat zinela bibotetxo batekin -esan zion serio-serio mutilak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus