Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazen matxinada honetako buruzagi bat, haur txiki eta beltz hura, gaztea izanagatik bibotea zuena. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 117. orr.
Aitak esaten zion bibote hura mozteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.
Bibotea ere ez zaizu hazten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Bibotea ere utzi zuen, eta Bernako patenteen bulego batean hasi zen lanean. Berria - Harian 2005-02-11
Zumalakarregik bibotea mugitu du, esan nahi balit bezala: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Begiak haran aldera eginik sorbalda goratu du eta ezpainak eta bibotea okertu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Aita ez zen esertzen eta biboteak kizkurtzen jarraitzen zuen, hitzik esan gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.
Aluanek, pentsakor, bibotea bihurritu eta, idazmahai aldera itzuli zuen aulkia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Telefonoa eseki eta bibotea laztandu zuen, gogoeta eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.
Etengabe lisatzen zuen bibotea atzerako ispilura gehiago begiratuz pistara baino. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.
Nahiko zaharra ematen zuen, bibotea errauts-kolorekoa zuen eta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.
Bibotetik helduko diot nik nekazari horri, bibotetik! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.
Hanka zapaldu zion, biboteetatik tira egin zion, baina dena alferrik: muxarra lo. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.
"Haybet, ni jeneralaren operadore pertsonala nauzu", biboteari erpuruaz eta erakusleaz tiraka. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Gizona, erantzun gabe, bibotearen puntak kiribiltzen hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.
Katua bibotea garbitzen ari bada, euria laster. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.
Burdin hariz egina zirudien bibote txikia zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
Bibote fina, ia lerro beltz bat. handik gutxira beste morroi bi azaldu ziren, bibote mehe eta eguzkitako betaurrekodunak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.
Gandolfo zen, udal pregoilaria, besamotza bera, bibote luzearen puntak beherantz zituena, kosako baten gisa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.
Gizon garai aurpegi-zimel bibote latz grisaxka eta azal beltzaraneko bat irten zen bere bikotekidearekin eta esan zuen: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Ez bibote kaxkar barregarri horietakoa, ez, bibote sarria, gizon-gizon baten bibotea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.
Sudurraren azpian, baten batek bibote puntaduna marraztu du arkatzaz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.
Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Berehala itsasoa zakartu egin zen eta handik mutil galant bat irten zen, ilargi betearen parekoa, bibote sarriekikoa eta masail gorriduna. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.
Aurpegi gorri karratua zuen eta bibote grisaxka. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.
Gaztaina-kolore argiko bibote leuna eta begi gris inozente samarrak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.
Aurpegiko bibote eta ile luze eta beltzen gainean, harrigarri bizia da Joxeren begien zuria. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 97. orr.
Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.
Aurpegia argizaria bezain zurruna, ondo moztuak bizarra eta bibote punta-zorrotzak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 119. orr.
Bibote hori-gorriak ez zion erabat estaltzen aho ez batere lagunkoia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.
Gora eta behera mugitu zitzaion aurpegiaren alderik aldeko bibote zuria. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.
Aurpegia zintzilikaria zuen, ardo-kolore ilunekoa, eta horailak bekainak eta bibotea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.
Nahiko zaharra ematen zuen, bibotea errauts-kolorekoa zuen eta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.
Bertan, gizon handi bat zegoen margotuta, beheranzko biboteak zituena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.
· Gero iristen zen gizon bat bibote gabea, pare bat muturreko jotzen zion zitalari, eta, hartara, bibote gabeak ematen zion musu emakumeari. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.
Iruditzen zait Scabbersen bibote-puntak argixeago daudela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.
Gizon gazte bat, goiko ezpainaren gainean bibote lerro batekin, barrura sartu zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.
Bibote-itzal bat zuen potolo bizkarzabal batek. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.
Harriturik begiratu diot, ez baitiot oso ondo ulertu zer esan nahi duen bere bibote-mugimendu horrek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
"Nik esango diat zer gertatzen den", irakurri dut haren bibote-higiduran, gor-mutuei ere ezpainetan irakurtzen zaien bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Ziztuan iragan zen Joanes kontzejuko atarian zaindari zeuden bi soldadu garai, prestu eta bibote-luzeren aurretik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Ehun soldadu bibote-mehe, gerritik gora biluztuta, eta gerritik behera zetazko galtza gorriminduak jantzita, eskuan bakoitzak lantza bana zekarrela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.
Jendarma bibote-zabalek, ekarri zituzten biak egun berean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.
Han noiz edo noiz gizon bibote-erori bat egoten zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.
Gizon ederra baitzen, garaia, mehea, beltzarana, bibote-sarri eta dotorea ere bai. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.
Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Bestalde, hanketako ileez gain sudurpean zituen ileek gizon bibote barregarria egiten zioten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.
-Niri katu-bibotea irtenez gero, ez nuke lanik egingo alditxo batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.
Sama sendo eta mortsa bibotearekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.
Paperak entregatu dizkit eta hatz puntaz bere bele bibotea ukituz esan dit: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Kapitain bibote handi batekin ezkondu zen azkenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.
Jeneralaren aitaren garaiko gizonak, hungariar estiloko bibote-handiak, bekoki gainean eroritako ile-kizkurrekikoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
"Bibotehaundi hori!", "zarraparrero hori!" eta halakoak esaten ebazan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 86. orr.
bere bibote (9); bibote beltz (10); bibote beltza (3); bibote eta (6); bibote gris (3); bibote luze (5); bibote luzea (3); bibote luzeak (5); bibote luzeko (4); bibote mehe (6); bibote puntak (4); bibote sarri (5); bibote sarri eta (4); bibote sarria (4); bibote txiki (3); bibote zuri (5); gainean bibote (3); haren bibote (3); koloreko bibote (4); zuen bibote (3)
bibotea mugitu du (3); bibotea zuen (3)
bele biboteko (3)