Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburutegira maiztasun handiagoz joaten hasi zen, eta, halako batean, bibliotekarietako baten gomendioa jarraituz, Raymond Carverren liburu bat eraman zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 151. orr.
Felipe IIak bibliotekari eta kronista izendatu du arrasatearra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.
Mailegu-zerbitzu ona zuen, eta bibliotekariek, adeitsuak izateaz gain, ondo ezagutzen zuten euren lana. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 150. orr.
Arestian aipatu dudan liburutegi nagusien elebakartasuna (gaztelaniazkoa, of course) ez zen horrela mantenduko baldin eta bertako profesionalek, bibliotekariek, euskararekiko begirune gehixeago izango balute. Berria - Kultura 2004-01-04
Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.