Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure memoriak harritu ninduen lehenik, zeren baitzirudien ezen biblioteka oso bat zeneukala zeure buruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Rosa de Osoriok hirurehun bat aleko biblioteka bat zuen -nehoiz ez dut etxe partikular batean hainbertze liburu ikusi, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 588. orr.
Unibertsitateko bibliotekako hiru liburu saldu zizkionat antikuario bati. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.
1993ko azaroaren 19an Donostiako Doktore Camino Bibliotekan emandako konferentzia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.
Kontsulta egin zien bibliotekaz arduratzen zirenei. irakurketa haiei esker jabetu nintzen bibliotekako orduak zirela jakintza akademikoaren iturri nagusia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.
Lauaxetaren biblioteka liburua argitaratu du Jon Kortazar idazle eta kritikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Berria - Kultura 2006-03-15
Internetez erruz baliatu zen, eta oporrak, luzeak zein laburrak, Europako biblioteka handienetan xahutzeko ohitura hartu zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 165. orr.
Atzerrira, doktoregoa bukatu eta biblioteka onak dauden lekuan irakatsi, ikerketa irakaskuntza bezain inportantea den leku batean bizi. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.
Liburu hori New Yorkeko biblioteka publikoan eskuragarri duzue. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.
Aipamenik ez testuan Euskal Herriko Biblioteka Nazionalaz. Berria - Kultura 2004-10-28
Habanako Biblioteka Nazionaleko liburuetako batean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 32. orr.
Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.
Despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Jaurlaritzak udal biblioteken bizkar botatzen ditu logikaz bereak diren (izan beharko luketen) ardurak. Berria - Kultura 2004-01-04
Liburutegi nazionalaren beharraz eta biblioteka digitalean egindako urratsez hitz egingo du. Berria - Kultura 2004-02-27
Euskal Biblioteka Elebidunak eman du argitara. Berria - Kultura 2004-11-19
Hamargarren liburua kaleratu du Euskal Biblioteka Elebidunak. Berria - Kultura 2006-02-01
bere biblioteka (3); biblioteka elebiduna (3); biblioteka nazionalera (3); euskal biblioteka (6); euskal biblioteka elebiduna (3); gartzia azkue bibliotekako (4); kubako biblioteka (4)