Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bibliografo iz bibliografian aritzen den pertsona.
Hebrear bibliografo bat ezagutu zuen New Yorken, Dov Ben Zev, gehiegi irakurtzeagatik erdi itsua geratu zena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.
Nicolas Antonio bibliografoak bere 1672ko Bibliotheca hispana nova errepertorioan aipatzen bazuen ere, Santxo Eltsoren Doctrina cristiana [...] idazkiaren alerik ez zaigu egunotara iritsi. Berria - Kultura 2004-03-09
Elias Amezaga idazle eta bibliografoaren omenezko ekitaldiak egingo dira hil honetan Bilboko Nervion hotelean. Berria - Kultura 2004-11-03