Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Morrosko saiatu haiek bibaka hasi dira pozarren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 142. orr.
Sekulakoak eta bi entzun ondoren, bihotz-bihotzez bibaka hastea ere! Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 43. orr.
Gure ondoan atrakatu zuen Alcázar de Toledo-k, bibaka eta mueraka zetozen erreketeak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Orduan oihuka hasi zineten ontzikoei, batzuk hil bedika besteak bibaka denak suhar. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.
Obra bukaturik zegoela erabaki zenean, soldadu-osteak goraka eta bibaka ekin zion, eraso egiteko irrikitan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.
Harry, Ron eta Hermione zutitu egin ziren oihuka eta bibaka; Neville, berriz, harriduragatik zuri, besarkatzera hurbildu zitzaion jendearen azpian desagertu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.
Ahaideak bibaka eta goraka eta txaloka hasten ziren,. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.
Esku zartaka eta bibaka hartzea baino ez dute eskas. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 83. orr.
-Bart, mozkor-mozkor eginda zegoela, erregeari bibaka jardun omen du. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 67. orr.
· Denak aupa, biba eta bizibedika hasi ziren hain eskuzabala zen gizon hura eskertzeko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.
bibaka ari (3); bibaka eta (11); bibaka hasi (5); eta bibaka (10); oihuka eta bibaka (3)