Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anaiatxoak biaoa egiten duen bitartean, Vishnu beste haurrak bilduak dauden tokira doa eta karromean jokatzen du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 122. orr.
Ea biao laburra egiterik duzun bazkalostean, astea gogor dator-eta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 28. orr.
Bainuak eta ordu erdiko biaoak ezin zizkioten gogotik ezabatu bulegoaren oroitzapen etsigarria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Dudan egon da, aulkia atzeratuta biao txikia egin edo kaferen bat hartzea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 122. orr.
Inozentzioren erlojuaren geziak urdinez pintatutako laurdena erakusten zuenean, herria lotan edo biaoan zegoen seinale. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.
Seguru asko Dionisos biaoan zen harrezkero. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
Behin, uda egun sargori eta lika batez, Sintrako jauregian biaotan zegoelarik, lorategi bat ikusi zuen amets artean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Ez zoaz biagora, plazea menperatzera baino. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.