Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bianda iz janaria, jatekoa.
Hauek jatekoak eta biandak zekartzaten orgetan eta gurdietan festa egunerako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Egia da, halaber, hortzak eta haginak erdiak eroririk eta bertze erdiak usteldurik ditudala, bianda on baten jateko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.
Baina zuk ere dastatu beharko zenuke bianda apetitos hori, baldin orain arte dastatu ez baduzu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.
Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.