Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beztitu, bezti, beztitzen 1 da ad jantzi.

Bizkitartean zerbait gisaz jan eta beztitu behar, aterbeak eta tresnak nonbaitik harrapatu behar, uztak ere biltzekotz erein behar, ereiteko azia behar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Bezti zaitez zalu-zalua, partitzeko tenorea jina zaizu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Arropa zenbait ere bezti nadin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Galtzekin zen ala gonarekin, hori erranen dut, bainan erraiteko nola beztitua zen...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 147. orr.

Bi poliziek goitik behera ikertu zuten beltzez beztitu anderea, jendea izateko ordez lurretik kanpoko izaki arraroa bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Baionako bestak: Ikusi ditugu telebixtan sekulan baino jende gehiago denak xuriz beztiturik eta mokanes gorriarekin.  Herria   2001-08-09

Gizon beltzez beztitua, ile-motxa, bizarra egin-egina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Kapitainak kakiz beztitu burkideen ibilera largabistekin segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Oreste enetako serial-killeraren lehen prototipoa da eta James Ellroyen El Monteko hiltzailea greziar tragikoen aldean, arropa zuritan beztitu bereter bat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 140. orr.

Soldadoak sartu baitziren… fraile jauntzitan beztiturik eta beren harmak gordez!  Herria   2005-11-24

Ongi beztitu burgesak, palto aise handiegiak soinean zeramatzaten iraultzaileak, lan-saria sakelan bidaia luzeetarik zetozen marinelak, pasaian ziren arrotzak...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Iduriz, berrikitan erretiratuak diren bikoteak, ongi beztitu jende airosak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

-Zuek zeundeten bezala utziz gero, hi larrugorritan eta Soria osotara beztitua, egoera aldrebesegia irudikatuko zian, sinestezinegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Hor ikusi nuen lehen aldikotz eta ikasi zer diren beilariak, nola bitxiki beztituak diren ohartu nintzan lehenik, manta luze bat soinean, xapel haundi batekin, maskor batez apaindua, makila bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Atsoa emaztekiz beztitua da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Azkenean, eguzkia bazterrak argitzen hasi baita, eliza urrez beztiturik bezala sortzen da lurretik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

2 irud/hed

Gailurrak zuriz beztitu ziren eta baserri anitz bakarturik aurkitu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Baina orain mendixkak haritz gazte, pinu eta itsasez beztituak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

Italiera futurismoz beztitu zen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Hots, ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Kaperaren barne guzia beztitua da txirrindulari ezagutu ainitzek Andredena Mariari eskaini beren soineko edo atorrez.  Herria   2004-06-03

3 (du aditz gisa)

Irrikarkaila batek aurpegia bat-batean alaitzen diola, erraiten dit bere bizia Frantsesen beztitzen eraman duela. Eva beztitu zuen eta puskilaz bete zaku bat hartu eta presaka jalgi zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.

Maindire zuri pasaratu batek beztitzen zuen harmoniuma.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

· irud/hed Ene gustuko, amodioak du beste zernahik baino gehiago gizon baten bizia beztitzen eta argitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Lanbroak beztitzen du.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Ludwig handiak burges jaio berriaren fantasia irabazi zuen, honen aretoetan jotzen zen musika nobleziaz beztitu zuen, beraiek ere nobletzeko asmotan, inondik ere.  Berria - Kultura   2006-01-17

Egoera horrek zeharkatzen nuen lekua desolation row itxuraz beztitzen zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

4 hil-jantzia jarri

Itsasoaren zelai ilun bizia desagertu egingo da, begiak antzeman dezakeen espazio guztia zurituta, hila izaraz beztitzen den moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Hirugarren argazkian, ohean etzanda eta kaputxinoz beztituta ageri da, buruan txanoa eta eskapulario handi bat bularrean duela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

Zorionez gorpuak trapuz beztiturik zeudelako, ez nuen haien aurpegirik ikusi, ezta bizirik segitzen zutenena ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Harmonium beztituaren gainean jarri zuen lanpara, erdian te arrasto bat zeukan oihal zuri bat zabaldu zuen mahai gainean, eta, portzelana aterata, bost lagunentzako labanak eta katiluak jarri zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Zaitak hoztasunezko begirakunea josi zien hilotz beztituei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

· Eta mundua, halako baseball pilota izotz zuriz beztituaren moduan eroriko da espazio amaigabeetan barrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Helduden igandean, ekainaren 5an, Otaba ospatua izanen da usaiako beztituekin.  Herria   2005-06-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus