Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agradatu, agrada(tu), agradatzen da/du ad ipar atsegin hartu; agradagarria gertatu.

Bat besteaz agradatu ginen segidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Ez zen maiz emazte batez agradatu; behar orduan, bere gutizia asetzen zituen eta, ondotik, ahanzten zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Haserre nintzen haatik, eta nehori ezin mendeka, zendako neska batez agradatua nintzen aldi guziz, nonbaiteko bitxikeria, neska hura behar zen desagertu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Quebec hirian, Trois Pistoles-etan eta Montreal-en eskainiko dituzte kantaldi, musikaldi, ipuinaldi, horiek oro giro onean, Irulegiko arno goxoz eta gaineratikoz agradaturik.  Herria   2003-02-20

Iduri hau egokitzen zaio, nolabait ere, munduko erlijio guzietan onartzen ohi zen aitzineko ideia hari: gure sakrifizioez zerua agradatzen zelakoa".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.

Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Edo lekuaz biziki agradatu da edo hemengo gizon eta emaztek, arduradun edo hautetsien erranek agradatu dute pentsatuz "badituzte idea onak ere".  Herria   2004-01-15

Biek aipamen lehenak dituzte hegoaldeko kasetetan eta bereziki Gonzalezek agradatu gaitu telebixtan.  Herria   2003-12-18

Zinez goxoa ere Axafla-Baitanegin dugun bazkari guziz ona, Fermin Mihuraeta Emile Larre-ren bertsuek agradaturik!  Herria   2001-04-05

Sarri, aroa edertzearekin, gure eskualde goxorat, jende frango etorriko da, eta lekuaz agradaturik, beren bihotzean, orroitzapen samurra daramate, iragan egun baketsuez.  Herria   2003-04-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus