Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Jendeetan den ederrena omen da agota: bilo hori, larru zuri eta begi nabarra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.
Honek noski, agotak dakarzki gogora, endemas Baztan aldekotzat joak, eta maiz jitoekin nahastuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.
Nor ziren agotak? Hori ez da nihun hain garbi ageri, historialarien artean ere badira hortaz ikusmolde desberdinak. Herria 2003-07-24
Batzu buhamiak edo erdi-buhamiak, ahal bezala plantatzen zirenak hor nunbait, Euskaraz agotak deitu direnak eta geroxago kaxkarotak, horietarik parrasta bat Espainia barnetik etorria. Herria 2003-02-20
Eta, arrazoin bati bertze bat darraiola, zergatik arbuiatu behar ditugu eta gutiagotzat hartu Urbiaindik ez hain urrun ditugun agotak, edo juduak eta mahometarrak... edo zientzilariak? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 644. orr.
Bidea itxi digu, ordea: aparta gaitzatela, ez luketela agoten kastarekin elkartu behar, salatariak aholku hori eman die nire gurasoei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.
Agoten atetik sartu naiz, badakizu huraxe dela azokara heltzeko biderik laburrena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Gogoratu zitzautan honaratekoan, ene herrian berean, agoten auzotik pasatu nintzala, ur hegian, zubiz bertzalderdian... jauregia bezala, funtsean..., baina jauregitik deskart. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.
Juxtu orduantxe, XVI. mende aldera, endemas judio, jito, agote eta gisakoen paperezko hidalgiak eta itxurazko nobleziak gailendu ahalean, hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste batzuei petxero deitzen, bereizkeriaz edo erdeinuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.
Ez al zitzaien erraiten ari ezen publikano eta puten listakoak izan zitezkeela, halaber, indiar gorri on guztiak, beltz on guztiak, giristino on guztiak, agot on guztiak, judu on guztiak, musulman on guztiak, zientzilari on guztiak, eta pertsona on guztiak, ororen buruan? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 644. orr.
Artzain agotaren bi belarrien desberdintasunak soilik bidera zezakean istorio gogoangarri bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.
Petiri, irule agot baten semea, gaztelura joan da liho bila, Urrutiko andre gazteak eskatu baitio haren amari jaunarentzako atorra egiteko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.
agota eta (3); agoteak eta (3); agoteak ez (5); agoteak zirela (3); agoteen fenomenoa (4); agoteen historia (3)