Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu Batuetan interes-tasa errealek gora egin zutelarik, bestalde, arazo berri bat sortu zitzaien beste herrialde industrializatuetako diru-politikei, erreakzionatu beharra baitzuten beren finantza-merkatuen agortze hartan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Huysmans-en liburuak errealismoaren agortze eta nekearen testigantza nabarmena eskaini zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Terrorismoaren justifikatzea atzerapen morala dela irudi zait, humanitatearen aurkako atentatu bat, berriz diot, pentsamenduaren agortze bat, errealitatearen isuria ukatzeko moldea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 100. orr.
Hau da, horien agortze erritmoa alternatiba berriztagarrien sortze erritmora mugatu behar da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Baliabide berriztaezinen kasuan ez du garrantzi handirik, jakina, zeren eta horien erabilerak jaitsarazi egiten baitu, betiko, agortze bidean dauden baliabide horien izakin maila; hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Teknikaren bidez aurkituko baita naturak eskaintzen dizkigun baliabideen hondatze edo agortzea ordezkatzeko modua. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.
Baliabide horien agortzeak eta berriztaezinen ustiapenak eragindako kutsadurak arazo kritikoagoak zaizkio gizakiari, berriztaezinak agortzetik hurbil edo urrun samar ote dauden kontua baino. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
"Emandako autonomiaren" agortzea eta indarkeria politikoaren amaiera izango dira ziklo bukaeraren ezaugarriak, eta euskal erabaki subjektuaren "auto-eratzea" izango da ziklo berriaren oinarria. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Esan daiteke despalatalizazioaren agortzea onesten duela -ill- grafiak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.
Hazkundeak herrialdeko baliabideen agortzea ekar dezakeela esan du. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-01
Xedeetan natura, baliabideen agortzea eta bizi-kalitatea mantentzea kontuan hartzeko eskatu zuen. ETC-prentsa Berria, 2006-09-21
Espainiako Tierra obrak, berriz, baliabideen agortzea irudikatzen du. ETC-prentsa Berria, 2007-06-05
Energia kontsumoaz hitz egitea klima aldaketaz, hondakinez eta kutsaduraz jardutea da; baina batez ere baliabideen agortzeaz, inbertsioen beharraz eta bizi-kalitateaz hausnartzea behartzen gaitu. ETC-prentsa Berria, 2007-11-21
Eta hiru, giza ongizatearen berme diren bestelako baliabideen agortze hazkorra (ura, basoak, bioaniztasuna, eta abar). ETC-prentsa Berria, 2010-07-04
Valladolideko ikertaldeak dioen bezala, bi horiek baitira xahutzaileenak eta, beraz, problematikoenak baliabideen agortzearen ikuspegitik (nagusiki energia). ETC-prentsa Berria, 2016-11-26
Ez da erraza herritarrei ulertaraztea gaurko krisi ekonomikoaren oinarrian baliabideen agortzea eta ekosistemaren aldaketaren kosteak daudela. ETC-prentsa Argia, 2018-07-29
1970eko hamarkada beldurrak eta natur baliabideen agortzeak markatu badute, 1980koaren erdiaz geroztik, biosferaren arazketa gaitasunaren mugen kontzientzia hartzea nagusitu da. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., 2010 - martxoa-ekaina
Horien artean, aipatzekoak dira geldiezina den gorakada demografikoa, garapen-bidean dauden zenbait nazioren pobrezia gorria, ingurugiroaren hondatzea edo natura-baliabideen agortzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Nazioarteko Harremanetako 14 giltza-hitz, Askoren artean, EHU/UPV, 2017