Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko-jainkosok, osoko biltzarrean kendu horri boterea; izpi-makolak oro hautsi haren gurpilari, eta amilarazi abatza zeruko muinoan behera eta infernu zuloraino! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Intzirika biratzen ziren ardatzak abatzetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Gurdiaren gurpilak abatzetaraino sartu zitzaizkion lokatzetan, Nanterretik Paris bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Zaldien lokarriak bikoiztu, eta, segurtasuna handiagotu nahian, gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten, bai gurpilak sendotzeko, bai danbatekoak leuntzeko, kolpe guztiak saihestea ezinezkoa baitzen gau ilunean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.
Lokatzan gogotik zegoen sartua gurpil abatzetaraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.
Gainera, eraikina Chrysler markako gurpil abatz estalkiz beteta dago solairu bakoitzaren kantoian. ETC-prentsa Berria, 2008-06-25
17 Kale-borroka bat ikusten da, ondoko automobil baten abatz-estalki kromoztatu batean islatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Edo autoan ibiltzera eta kaleetan lehiatzera, ea nor gehien hurbildu kale-argietara, ea nor izan ausartena, ea nork abatz-estalki gehien hautsi kolpeka. ETC-literatura, saiakera Farenheit, Ray Bradbury (Nagore Tolosa), Txalaparte, 2010