Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sekula agortzen ez den erreka baten ondora. Elizen arteko biblia Dt 21,4
Nimrimgo erreka agortu egin da, belarra ihartu, larrea zimeldu: hostorik ere ez dago berde. Elizen arteko biblia Is 15,6
Egun batzuen buruan, ordea, agortu egin zen erreka, ez baitzuen euririk egin lurraldean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 71. orr.
Goxo dela itzalean erraiten dit, baina iturria agortua dela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.
Babiloniako ibaiak hustuko ditut, iturburuak agortuko. Elizen arteko biblia Jr 51,36
Haien etsipenak muga guztiak gainditu ditu, beren ur erreserbak agortzen ari direla eta etorkizun antzua eta idorra dutela ikusita. Berria - Mundua 2006-01-29
Petrolio erreserbak "agortzen ari dira. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Gutxienez gasolina agortu arte erabili ahal izango dun. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 95. orr.
Niloko urak agortu egingo dira, ibaia hutsik eta lehor geldituko. Elizen arteko biblia Is 19,5
Polizia-filmak: Udan gaude, urak agortzen ari dira, telebixtetan errepikatze garaia. Herria 2002-07-18
Tsarinarentzat Rasputin "Jainkoaren gizon santua" zen -Alexis semearen odol-isuriak agortzeko gai zela erakutsi zuenetik-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.
Itsasoko ura zu bazina, agortzeraino edango nuke. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 51. orr.
Bizitzaren azken tanta agortu arte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.
Gintonica tragoz agortu eta barraren bestaldekoa agurtu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
Amari bularreko esne-iturria agortu zitzaiolako, eritasun baten ondorez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.
Diru iturri hori ez zela agortuko sinetsiz, bigarren frontoia bat eraiki zuten Cebu hirian, 1967. urtean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 190. orr.
Hizkuntza-gaitasun handia jaso duenak, gaitasun horiek trebatu ezean, herdoiltzera joko du, eta jarioa agortuko zaio. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.
Petrolioaren Institutu Frantziarraren ikerketa baikorrenek diotenez, 2080. urterako petrolioa agortuta legoke. Berria - Gaiak 2004-06-03
Halako abenturetan xahutu eta agortu ditut ene urteak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.
Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.
Zaila baita arrunt, mendekuaren isuri gordea erabat agortuz, izpiritu biziko inork bere zinezko jardunean deus burutzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.
Tristea da, baina Van Daani diru guztia agortu zaio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.
Joan den otsailean bozkatua izan den bide-zaingoaren buxeta agortua baita lan haundienak helduden urtean eginak izanen dira. Herria 2001-06-28
Frantzisko agortu ezineko hitz-jarioz saiatzen da izendaezina den "Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun ona" (AEgKt 1) abesten eta ospatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Ugaztunak, ugatzetik hazten du umea, eta amaren esnea agortu ahalean, jaioko eta indartuko zaizkio hortzak umeari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.
Malkoak agortu zitzaizkionean, berriz, halaxe mintzatu zitzaidan, ezin goibelago: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 599. orr.
Ogi-irin-katilua ez da hustuko, ez eta oliontzia agortuko ere, Jaunak lur gainera euria egin dezan arte. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,14
Agortu ardoa, ahitu olioa. Elizen arteko biblia Jl 1,10
Hark Pippinen pazientziaren azken tanta agortu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.
Gripearen aurkako txertoa agortu da botika askotan. Berria - Harian 2005-10-25
Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.
Horregatik gustatzen zaie horrenbeste zahartxoei, bizitza ia agortu zaienei, hitz egitea, kontatzea, esatea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.
Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 217. orr.
Beste langai guztiak ahigarriak dira, agor daitezke edo gera daitezke erabiligarritasunik gabe. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.
Aspaldi agortu zen inork zapaldu gabeko eremu berriak deskubritzeko ametsa, baina arteari esploratzaile izatea dagokio ekintza artistikoaren porturik eta itsasorik gabeko ontzian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.
Arratsalde zientifikoetarik landako gaualdiak, ez dakit nongo mahabarrataren mantrak errepikatuz higatzen genituen, zangoak, besoak eta gaineratikoak zintzilik, iturriak eta indar ezezkorrak agortu arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Lauko Finala ikusteko sarrerak agortu dira. Berria - Kirola 2006-04-21
Teknologia oso zaharkituak erabiltzen ditu, ordea, oso kutsatzaileak eta baliabide fisiko ugari agortzen dituenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.
Su-etena amaitutzat eman zuen ETAk 1999ko azaroan, abertzaleen arteko akordio bidea agortutzat emanez. Berria - Harian 2006-03-23
Gorri daude landak, dolu dagi lurrak; galdu da laborea, Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu. Elizen arteko biblia Jl 1,10
Agortu zaigu bihotzean poza, gure dantza dolu bihurtu da. Elizen arteko biblia Nk 5,15
Maitasun hori ahitzen joan da, agortzen, etxebizitza ziztrin honetan pasatu ditudan hilabete hauetan guztietan zehar. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 76. orr.
Ez naiz honetan luzatuko, ez bainituzke zure pazientzia eta pairua agortu nahi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Pentsalari distiratsua da Kundera, axalekoa baina distiratsua, kontraesankorra dirudien arren: ez du arazoen muina argitzen eta agortzen, ez da hori haren asmoa ere, baina gai bat hartuta badaki ikuspegi original bat hautatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 44. orr.
Pasatu ziren urteak, eta agortu zen itxaropena. «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Jakintza, ordea, ez; ez da agortzen eta beti izaten da erabilgarria. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.
Diezek ziurtatu zuen oraingo negoziazio kolektiboaren eredua "agortuta" dagoela. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Bere sormena agortzen ari zaiola sumatzen duenean egiaz erotzen da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Horri esker, Gizon Primordial bihurtzen da, Naturaren sintesi, katabasia egin ondoren, hots, izatearen maila beherekoenetara jaitsi ondoren; posibilitate guztiak agortu eta errealitate desberdin batera birjaioz. «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.
Kredituaren kontura ari da bizitzen; egunen batean agortu egingo zaio kreditua. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.
Aukera ezberdinak baizik ez naiz aztertzen ari, jakinik, hala ere, ez dudala gertagarri guztien zerrenda agortu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Euskal Herrian indarrean dauden hizkuntza-politikarako ereduak "agortuta" daude eta ez dute euskalduntzeko balio. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Ez al da irrigarri, inguruko gauzen ederra bizitzeko eta sentitzeko giza gogoak dituen aukera zoragarri guziak abstrazio hutseraino agortu izana? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.
Enarak etorri ziren egunean agortu zitzaion arnasa emazteari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.
Winston erosi duzu, Eñauti omenaldi txiki bat egitearren eta, betiko moduan, filtroraino agortu duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
Bertsoa, ordea, ez da testuan agortzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Axular ezin agortuzko maisuak emango digu erantzuna, goikoak idatzi eta gero harrimenez irakurri dudana: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Errealitate horien iraupen luze, ezin agortuzkoa, beren patura etengabe egokitua, beste errealitate kolektibo guztien gainetik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.
Lehenengo argitaraldia 2.000 alekoa izan zen eta berehala agortu zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.
1997an plazaratutako lehen argitalpena agorturik da. Herria 2003-12-04
Zigortzeko betebeharra (1900. Bilduma honetako mintzaldi guztiak Dreyfus aferaren ingurukoak dira. Agortua). Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.
Ultimatuma agortuta, bahitzailea den Irakeko Armada Islamikoak ez du gatibuen informazio berririk eman. Berria - Mundua 2004-09-01
Apirilean Bin Ladenek herrialde musulmanetatik ateratzeko emaniko epea agortu dela diote. Berria - Mundua 2004-07-30
Denbora agortzen ari zait eta ez dut ia ezer idatzi. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Pilak agortu ziren arte. «Bizia lo», 2003 - 76. orr.
Eguzki panelak zikin-zikin eginda izan dituzte behin baino gehiagotan hauts ekaitz bortitzen ondorioz, eta bateriak agortuta. Berria - Gaiak 2006-01-03
Ruper Ordorikak etzi Periferiak topaketen barruan Bilboko Kafe Antzokian egingo duen kontzertu akustikorako sarrerak agortuta daude, eta ostiraleko emanaldirakoak ere agortzear. Berria - Kultura 2004-02-24
Suteen ondoko lur agortu eta pobretuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Lur agortuak, behinola espezie guztiak sortu eta piztien gorputz eskergez erditu zenak, animalia txikiak ozta-ozta sortzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.
Ola, errota, harrobi eta meategi zaharrak; zubi hautsiak; iturri agortuak; argindar-kablerik gabeko alferrikako zutoinak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Biziberri dezagun, bada, iturri agortuarena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.
Hura geldirik zegoen, begira, aurpegi ia osorik agortuan begiak zabal-zabalik zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 219. orr.
Gau hartan, lotara joan aurretik, egongelako altzari astuna zabaldu eta etiketan "Napoleon" zekarren botila ia agortu bat hartu nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 117. orr.
Hain zituzten Luizaren berri izateko esperantzak agortuak, non ezustekoren batek soilik, patuaren kolpe sendoak seguru, ekarriko zien, ekartzekotan, argi pixka bat haien arimen iluntasunera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.
Agor zena, haur askoz erdi da; askoren ama, berriz, agortu. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,5
Denak goxatzen gaituzun ezin agortuzko iturria. Herria 2005-04-28
Axular ezin agortuzko maisuak emango digu erantzuna, goikoak idatzi eta gero harrimenez irakurri dudana: çahartuz guero, utci behar da bicitcea eta bicitceco gogoa; heriotcearequin behar da iharduqui. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Izan ere, eskualde-eremu bakoitzaren baitako bilakaera ekonomiko eta politikoen homogeneotasunak -Latino Amerika, Saharaz hegoaldeko Afrika, arabiar mundua, indiar mundua, txinatar mundua-, ezin hobeto argitzen du Braudelek aipatzen zuen zibilizazioen iraupen hura, "errealitate horien iraupen luze, ezin agortuzkoa, beren patura etengabe egokitua, beste errealitate kolektibo guztien gainetik" 1969, 303 or.. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.
Maila horretan ere ematen baitira iritziak eta datuak, betiere kontuan izanik alor hori ezin agortuzkoa dela eta hor sakontzen hasteak askoz ere leku gehiago eskatuko liekeela lana idatzi dutenei. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.
Urepeleko artzainaren ezin agortuzko mintzoa. Berria - Kultura 2004-10-14
Zinema mutuak zenbaitetan gehiegi ere erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Denbora luzez, egiazkotzat hartu da hizkuntzak ezin agortuzko iturburua zirela haiek zerabiltzaten herriei eta herri horien historiaurreari buruzko dokumentuak lortu ahal izateko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.
Baina Reb Zekelek ez zuen hiltzeko presarik; ateraldi eta bertso isuri ezin agortuzkoaz alaitzen zituen oraindik ere ezkontzak, gazte denboretan bezalaxe. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
agortu ahala (3); agortu arte (17); agortu baino (5); agortu baino lehen (3); agortu baita (3); agortu da (4); agortu dela (3); agortu dira (22); agortu ditu (3); agortu du (5); agortu egin (44); agortu egin da (5); agortu egin dela (6); agortu egin dira (7); agortu egin zen (8); agortu egin ziren (4); agortu egingo (8); agortu egiten (6); agortu ere (3); agortu eta (21); agortu eta gero (4); agortu ez (5); agortu gabe (5); agortu nahi (5); agortu nahi ditu (3); agortu ondoren (5); agortu zaio (5); agortu zelako (3); agortu zen (13); agortu zenean (3); agortu ziren (24); agortu zitzaion (3); agortu zitzaizkion (4); agortua dago (5); agortua dagoela (8); agortua dela (3); agortuak daude (3); agortuak izan (4); agortzea dela (3); agortzen ari (48); agortzen ari da (6); agortzen ari dira (6); agortzen ari direla (5); agortzen ari zaio (3); agortzen da (3); agortzen denean (4); agortzen direnean (3); agortzen du (3); agortzen eta (3); agortzen ez (7); agortzen ez den (4); agortzen hasi (3); agortzen hasia (3); agortzen zen (3); arauzko denbora agortu (3); arnasa agortu (3); aspaldi agortu (8); baliabideak agortu (3); batean agortu (5); berehala agortu (4); berehala agortu zen (3); bizitza agortzen (4); bizitza agortzen ari (4); da agortzen (5); dela agortu (3); denbora agortu (7); denbora agortzeko (3) agortzen ahal (3); denbora agortzen (5); denbora agortzen ari (5); dirua agortu (4); egunean agortu (3); epea agortu (4); epea agortzen (5); erabat agortu (4); erabat agortzen (3); ere agortu (3); erreserbak agortzen (5); erreserbak agortzen ari (5); estatutua agortu (3); eta agortu (11); eta agortzen (4); ez da agortzen (4); ez dela agortu (3); gaia agortu (3); gobernua agortua (3); gobernua agortua dagoela (3); guztia agortu (3); guztiak agortu (21); guztiak agortu dira (5); guztiak agortu ziren (3); guztiak agortzea (3); guztiak agortzen (7); horretan agortzen (3); ia agortu (5); inoiz agortzen (4); kontzerturako sarrerak agortu (6); pazientzia agortu (11); pazientzia agortu du (3); pazientzia agortzen (3); sarrera guztiak agortu (9); sarrerak agortu (16); sarrerak agortu dira (8); sarrerak agortu egin (3); sarrerak agortu ziren (3)