Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fede horrek izan behar du gure babesa eta gure indarraren iturri agortezina azterketaren ordu honetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 74. orr.
Nik ere horixe pentsatu nuen, baina, agi danez, gizakion gaiztakeria ahalmena agortezina da, aseezina. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.
Oteizaren diskurtsoa agortezina da ia. Berria - Kultura 2004-12-18
Energia "merke, agortezin eta garbia". Berria - Gaiak 2004-11-27
Behar duzun denbora guztia egoten ahal zara gurekin eta gure hitzak Atikako putzuak bezain sakon eta agortezinak dira. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 146. orr.
Ospitaleko langileak harrituta gelditu ziren Robinsonen diruak agortezina zirudiela ikusita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
Mutiritasun eta ausardiazko zurrunbiloa, jakintsua, berezkotasun- eta bihurrikeria-iturri agortezina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
Iruindar idazle honek ere gerren harrobi agorrezinetik hartu baitu istorio hau kontatzeko lehengaia; hain zuzen, 1939. urtean girotu du kontakizuna. Berria - Kultura 2004-05-08
Beraren adiskide izateak gozamen betea, berarekin jarduteak aberastasun agorrezina. Elizen arteko biblia Jkd 8,18
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri. Elizen arteko biblia Ef 1,7
Ez da komeni Frantzisko goresten gehiegi saiatzea, Jainkoagandik baitator haren gorespena, guztien gorespen, iturburu, ohore agortezin den eta betiko argia saritzat ematen duen harengandik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Florent ordubetean geratzen zen Gavardekin batzuetan, miraz haren kalaka agorrezina zela-eta, gona haien guztien artean moldatzeko erakusten zuen adore eta aisetasuna zirela-eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.
Han dute bazka-leku segurua, ia agortezina. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.
Eta gutarik nork ez ditu miretsi noiz edo noiz lehia poetiko hauek, koblakariak, godaleta eskuan, ardura gau osoan, etorri agorrezinean ari direla elkarri gogo-borrokan? Berria - Kultura 2006-03-30
Lehengusuak etengabe egiten zuen barre ateraldi agortezin haiekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Begi zurixkak malko agortezinen iturbururantz bildu ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.
Ametsetan ere, kalez kale ibiltzen zen, eta han guztiz dontsua sentitzen zen, kale guzti-guztietan ibil baitzitekeen nekatu gabe, kemen agorrezinez. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 54. orr.
Agortezineko altxorra, beti aberastasun berriak, beti ustekabekoak, eman ditzakeena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.