Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agorril (ETCn 4.104 agerraldi; cf abuztu ETCn 35.921) iz abuztua.

Lan-gabezia emendatu da agorrilean eta itxuren arabera ez da ere ttipitu irailean.  Herria   2004-10-07

1854an urriko 16an, Mixel Garikoitzek berak proposaturik, Betarramistek erabaki zuten harat joatea. 1856ko agorrilean joan ziren lehenak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 75. orr.

Angeluar gazte hori eritasun hortaz joa zen eta joanden agorrilean zendua da.  Herria   2005-09-22

Osagarriz ez zen soberakinik fleitian eta diosesako bisita batetarik akitua sartu zen, eritu eta 1889an hil agorrileko 9an.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 24. orr.

Hiru minutu geroago kanpoan izanen nintzen eta haiek, berriz, agorrileko ortziral eguzkitsua deabruari oparitzen segituko zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Duela bizpahirur urte, Agorrilako egun eder batez, Eskualdun andana handi bat Lurdera joana zen beilaz edo erromeriaz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 172. orr.

Suari agorrileko eguzki samina gehitu zitzaion, ehunka hilotz zeutzan tokian, karrika eta etxeen erauzkinetan usteltzera utzirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Udarak eman ditu onenak, / etorri da Agorrilla.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

Agorrila aintzina doalarik, arrotzek bihotzeko histura batekin, hartzen dute beren etxeko bidea.  Herria   2001-09-13

Edergintza erakusketa ere estreinatua zen egun hortan Intxausetako, Urrutigaraiko eta Errekaldeko etxe inguruetan, Agorrila guzian ikusgai egon zen erakusketa.  Herria   2001-09-13

Agorrilaren 12a, ortzeguna: Baigorriko elizan, aratsaldeko 4etarik goiti, organoari bisita Remy Malher-ekin, eta 7etan arrabita eta organo kontzertua, Claire Zarembowitch eta Jesus Martin Moro-rekin.  Herria   2004-07-29

Agorrilaren 16 an, Mendeala gelan, kantaldia aratseko 8.30 etan.  Herria   2002-08-15

Agorrilaren 11 an: "Le retour de la Momie".  Herria   2001-08-09

Louis-Philippe errege da Frantzian 1830eko agorrilaren 9az geroz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.

Erakusketa agorrilaren 5tik 15a arte .  Herria   2005-08-04

1927-ko Andredena Mariz, beraz agorrilaren 15ean, beti bezala Donibane Garaziko bestak ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Agorrilaren 13an larunbatarekin: 16.00tan haurrendako animazioak eta zirkoari iniziazioa "Kerozen eta Gazoline" taldearekin.  Herria   2005-08-11

-Heldu den asteburuan da gure bestarik handiena, agorrilaren hamabortza, Andre dena Mariaren eguna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 111. orr.

Auten ere, Andredena Maria bezperan, agorrilak 14, eginen da Garindainen Euskal Kantarien Biltzarra eta hori hogoita-hamargarren aldikotz.  Herria   2001-08-09

Hala nola 15 eta 18 urtez petikako putikoak Madiran eskualdean ginituen, agorril hastapen huntan, beren hiru entrenatzaileekin sasoina ongi hasteko.  Herria   2003-08-14

Aitzineko urtetan, agorril hastapenean iragaiten zen gure ohizko amarrain besta edo kermeza.  Herria   2005-09-01

1944ko agorril erditsutan, igande arrats batez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

Halatan, agorril hondarrean, Pierraren emazteak hirugarren haur bat munduratu zuen, ganbarako hormak odolez perdukatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agorril erditsutan (4); agorril hortan (5); agorril hunen (4); agorril huntan (7); agorril ondar (4); agorril ondar hortan (3); agorril ondarrean (7); agorril undarrean (4); agorrila ere (3); agorrila zen (3); agorrilaren lehenean (3); agorrileko azken (10); agorrileko azken astean (3); agorrileko egun (3); agorrileko hirugarren (3); agorrileko lehen (6); beila agorrileko (3); beila agorrileko azken (3); bestak agorrilaren (5); da agorril (5); da agorrilaren (21); dela agorrilaren (3); den agorrilaren (11); den agorrilean (6); dena agorrilaren (3); dira agorrilaren (6); dohatsuaren beila agorrileko (3); du agorrilaren (4); eko agorrilaren (4); elizan agorrilaren (3); erakusketa agorrilaren (4); estrenaldia agorrilaren (3); eta agorrila (6); eta agorrilaren (36); eta agorrilean (9); etik agorrilaren (3); ezkontza agorrilaren (12); ezpeletan agorrilaren (3); festibala agorrilaren (5); finala agorrilaren (3); heldu den agorrilaren (5); helduden agorrilaren (4); helduden agorrilean (4); heriotze agorrilaren (3); herriko bestak agorrilaren (4); hiltze agorrilaren (3); hitzorduak agorrilaren (3); ikusgarriak agorrilaren (4); iragan agorrilaren (8); izanen da agorrilaren (4); joan den agorrilaren (6); joan den agorrilean (5); joanden agorrilean (6); ko agorrilaren (5); musika festibala agorrilaren (5); sortze agorrilaren (3); tik agorrilaren (5); udako hitzorduak agorrilaren (3); udako ikusgarriak agorrilaren (4); uztail agorriletan (9); uztail eta agorrilean (3); uztailean eta agorrilean (3); zinema agorrilaren (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus