Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agortea edo agorraldia, ur eskasiaren eta lehorte aldi horren ondorioa izango genuke: alegia, ur falta horrekin, eta ebaporazioak erantsita, ibai, aintzira, urmael, putzu, zingira eta urtegi, ur-maila ttikien eta baxuenetara iritsita aurkitzen direla urte sasoi batzuetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.
Bizitzaren agorraldi zekena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 175. orr.
Liburuek oso harrera ona izan dute, ondo saldu dira, eta ondo saltzen dira, baina jatorrizkoen aldetik agorraldia dago. Berria - Kultura 2004-03-24
Nire lanean ere gutieneko aurreikuspen batzuk behar direla, eta aurreikuspen horien barnean agorraldia ere sartzen dela, urtean behin-bitan, eta bereziki udaldian -agorrilean, ezinbertzez- kazetariaren amesgaizto bilakatzen den berri eza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
Harrezkero, lan askoko une oparoekin batera agorraldiak ere izan ditu lan taldeak. Berria - Kultura 2004-11-04