Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agora 1 iz Grezia klasikoan, plaza publikoa; plaza horretan biltzen zen batzarra.

Hiriaren bi aldetara kai eder bat dago, sarrera estukoa; tenplu eder bat ere badago, Poseidon jainkoari eskainia, eta agora bat, non biltzen diren feaziarrak itsas tresnak prestatzeko, itsasgizon trebeak baitira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Ulises txunditurik zihoan, alde guztietara begira; miretsi zituen kaiak, itsasontzi neurri-neurrian eginak, agorak, harresi ikusgarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Ez dute batzarrak egiteko agorarik, ez legerik; mendi handietako leizeetan bizi dira, eta bakoitzak beren emazte eta umeei agintzen die.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Telemako megaroitik irten zen, eskuan lantza, alboetan bi zakur, eta agorarantz abiatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 153. orr.

Eta zu, Nizias, azken aldia agoran aditu zintudanean ez zinen baitezpada Alkibiadaren Ziziliarako espedizioaren alde?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 116. orr.

Behin antzokia eta agora bisitatu ondoren, Bel jainkoaren omenez eraikitako tenpluaren patio itzelaren erdi-erdian zeudela, Zenobiak, besoa eta hatz erakuslea muino baterantz luzatuz, esan zien gailur hartan ageri zen gotorlekuak Qalaat Ibn Maang izena zuela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

Laster bete ziren agorako eserlekuak, eta denek harriturik begiratzen zioten Ulises zuhurrari.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Kosmopolisean ala telepolisean bizi gara? zein da pólisaren helburua: bizikidetza? zein da pólisaren indarra, gerra ala bakea? zein dira agorako ordezkariak? zeintzuk langileak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Feaziarrak agoran biltzen hasi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Idazleei, kritikariei, irakurleei espresabide agorak eskaini behar zaizkie.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus