Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agondu, agon(du), agontzen da ad etzanda dagoenak gorputzaren goiko erdia zutitu, eserita gelditzeko.

Agondu, ostiko batez manta baztertu eta pijamaren atorra lotu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 91. orr.

Viktorka Freie agondu eta adi gelditu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.

Harry agondu eta, lurrean eserita, arnasa gabe geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Batzuetan iruditzen zaio gela jirabiraka hasi dela eta orduan agondu egiten da, ohertzean eseri eta saiatzen da tinko begiratzen aurrean duen edozein puntutara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 285. orr.

Gero, ohean agondu, eta tapakiak erretiratu zituen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

Ahoa irekitzeko betarik eman gabe Krapotkin ohean agondua zegoen, seda urdinezko pijama soinean, bularra agerian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

Horrela, ezpondatik zakurraren ulua etortzen entzun zenean, jendea ikaraturik agondu zen ohean eta izerdi hotza etorri zitzaien askori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.

Mugimendu batez, ohantze gainean agondu da, lasaiago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 301. orr.

Nire eldarnioan, istripua izan aurretik bezala, bainuontzian agondu eta altxatu egingo nintzela pentsatu dut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.

Agondu nintzen, sasi gainetik hobeto zelatatzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Orduan doi bat agondu zen, handik jaisteko prestatzen ari balitz bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.

Jauzi batez agondu nintzen ohean, mantak lurrera botaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Irakasleak, eserlekuan agonduta, alboko mahaitxo batetik gutunazal handi bat hartu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.

Oinaze handia eragin behar zion deabruzko tramankulu hark, baina berak, ukondoen gainean agonduta, hortzak estutu, eta eutsi egin zion, kexurik txikiena atera gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Belar-pilaren gainean agondu zelarik, lan-jantzia bota nion altzora.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 93. orr.

Bat-batean agondu zen, zurrun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Ohean erdi agondu, eta musu doi-doi bat eman nion ahoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agondu da (3); agondu egin (9); agondu egin zen (7); agondu eta (11); agondu nintzen (7); agondu zen (16); bat agondu (3); ere agondu (3); gainean agondu (4); ohean agondu (16); ohean agondu nintzen (3); ohean agondu zen (7); ohean agonduta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus