Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agobiatu, agobia(tu), agobiatzen du ad larritu, ito.
Ez duzue ikusten, esaten zien, pertsona asko ari zaretela molestatzen, esaten zien, pertsona asko daukazuela agobiatuta, esaten zien, igual hobeto beste inora bazoazte, esaten zien. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.
Komenigarri bezain polita izango litzateke lagunak logelara sartu ahala ez irtetea, azkenerako hamabost bilduko ginatekeelako bertan, zein baino zein agobiatuago baina pozik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 116. orr.
Han banengo begira dagoen gizon bakartiaren bekaitza senti lezakeen gizon agobiatua ere izan nintekeela irudika dezaket. Pako Aristi «Note book», 2005 - 129. orr.
Hori ikusi zuten behintzat Marcos eta Lucasen begi agobiatuek. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 70. orr.