Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agnostizismo 1 iz doktrina filosofikoa, giza adimenak absolutua ezin duela ulertu dioena.

Jantsenismo gisa zokoratua, deismo, arrazionalismo, agnostizismo eta ateismo gisa agertu zen berriro. hor Sokratesen agnostizismoaren izpia ikus dezakegu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Nik banekien gorabehera asko izan zituela, agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Hogei urtez agnostizismo ilunean bizi izan naiz, beste hogeita hamar urtez fedeak argituan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 112. orr.

Nire ezagumenaren eta fedearen oinarri garbirik gabe geratu eta besterik ezinean Jesuitetatik nahigabez kalera atera nintzen, agnostizismo sakon ilunean hogei urteko ibilaldia hastera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Azkenik, kristau zenez gero,... bere garaiko agnostizismo zientifikoak larriturik zeukan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

2 agnostizismo ahul (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Agnostizismo ahula, "agnostizismo enprikoa" edo "agnostizismo leuna" bezala ere ezaguna, pentsamendu metafisiko agnostiko bat da, Jainkoaren existentziari buruzko jakintza eskuragarria dela dioena, baina gizakiak oraindik behar den jakintza edo garapen-maila eskuratu ez duela ere aipatzen duena. ETC-entziklopedia   Agnostizismo ahul, Wikipedia

3 agnostizismo gogor (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Agnostizismo gogorra, "agnostizismo positiboa" edo "zorrotza" bezala ere ezaguna, Jainkoaren edo jainkoen existentzia frogatzea edo ezeztatzea ezinezkoa dela babesten duen ideia filosofikoa da. ETC-entziklopedia   Agnostizismo gogor, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus