Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agnostiko 1 izond agnostizismoarena, agnostizismoari dagokiona.

Gizakia unibertsoaren mekanika ulertzera inoiz ez dela iritsiko esaten zuen Du Bois-Reymond baten joera agnostikoaren kontra, Berthelot edo Metchnikoff-en joerak daude.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Kristau-errebelazioa desitxuratzean, Erdi Aroko pentsaera zuten Goiz Aro Modernoko Mendebaldeko historialariak erasopean jartzen ari ziren, Berant Aro Modernoko bai dogmatismo zientifikoaren aldetik eta bai eszeptizismo agnostikoaren aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.

2 agnostizismoaren jarraitzailea.

Frantzian hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera igarotzean belaunaldi-kopuru bera behar izan zen ofizialki konbertituriko burges agnostiko edo ateoen biloben artean benetako katoliko erlijiozaleak sortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Ez da gure xedea pertsonak erlijioso, ateo edo agnostiko bihurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Auzoko nire lagunen familietako giroa ez zen batere gauza hauen aldekoa, gehienak praktika erlijiosoa bazter utziak baitziren, ateoak, agnostikoak edo indiferenteak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.

Jaiotzak kontrolatzen zituen ingeniari agnostikoak nekazari inkontinente eta superstiziosoagandik honek ingeniariagandik adina zeukan ikasteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Emakumea naiz, sozialista, agnostikoa eta dibortziatua.  Berria - Mundua   2006-01-15

Ni agnostikoa nintzenean, urte batzuez gustura ibili nintzen harro eta libre, erlijioaren gauza horiek mespresatuz.  Herria   2005-02-17

Ezkontza ez da seme-alabak eduki ahal izateko beharrezko baldintza ateo eta agnostiko gehienentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Positibistek (hala nola, Auguste Comte-k) alde batera utzi zuten, oinarri enpirikorik ez zuelako, eta agnostikoek ere bai, teologiarekiko lotura historikoarengatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus