Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agnosia iz zentzumenen bidez hautematen dena perzibitzeko gaitasunik eza.

Kolorearen eta ñabardura-kontrastearen galeraren kontua ematen zuen, eta ez hainbeste ezagumeneko akatsa, agnosia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Hasieran pentsatzen genuen kolore-agnosia edo kolore-anomia izango zuela, ausaz: kolore-asoziazioaren eta kolore-izenen gaineko akatsak, garuneko alde jakin batzuetako lesioen ondoriozkoak izan ohi direnak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Kolore-agnosia duen gaixo batek ere koloreak ondo asmatuko ditu, baina ez litzateke batere harrituko banana urdin bat emango bagenio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Deskribatutako kasu askok bestelako problemak ere bazituzten arren (ikus-eremuaren murrizteak, ikusmen-agnosia, alexia, etab.), ematen zuen asoziazio-kortexaren erdialdean zeudela lesio erabakigarriak, tximuarengan V4 deritzon eremuaren homologoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus