Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ote da hor handi handia agertzen "herri elkargoek" edo "hiri aglomerazioek" berdin, beren kudeamoldean duten "defizit" demokratikoa. Herria 2004-01-01
M. aglomerazioak kasik doblea pagatzen duela momentu honetan. Herria 2001-11-15
Mortalenak aldiz hiru dozier pisu eraman beharko ditu, aglomerazio kontratuaren barnean zutik ezarri beharko diren hiru egitura larri dira horiek: Montauryn zientzia fakultatea, Barrako gune ekologikoa eta azkenik Angeluk baitezpadakoa duen kultur gela. Herria 2004-01-15
BAM hiri elkargoko buru hiru urte eta erdi egonen dela pario horren kausitzeko, hara zer erran duen aglomerazio elkargoko presidenteak, geroagokoak geroko. ETC-prentsa Herria, 2010-10-07
Hiri Elkargoa ala Aglomerazio Elkargoa izanda ere, lehen aldiz, Iparraldeak, ezagupen politiko-administratiboa izateaz haratago, hautetsi, eskumen eta aurrekontu propioak izango lituzkeen instituzio integratu bat edukiko luke. ETC-prentsa Berria, 2015-10-18
Legearen arabera, Aglomerazio Elkargo izaera edukiko duen instituzio berriak, honako eskumenak ukango lituzke: garapen ekonomikoa: eremu komunitarioaren kudeaketa: etxebizitzaren oreka soziala: hirigintza eta zaborren kudeaketa. ETC-prentsa Berria, 2016-04-16
Turismo bulegoak doako sistema bat dauka, eta duela bi urte beste egitasmo bat bultzatu zuen Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoak: bizikleta elektrikoak. ETC-prentsa Berria, 2018-06-02
1995ean Frantziako Industria eta Telekomunikazio Ministerioaren deialdiari erantzuteko asmoz Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoan sortu zen, "informazioaren errepidearen" gobernu ekimenaren zati bezala. ETC-entziklopedia ANTIC Pays basque, Wikipedia
Bidarte eta Bokale (Lapurdi) Bokale udalerriek, herri elkargoren batean sartzeko ez, baizik Euskal Kosta-Aturri BAB hirigune elkargo aglomerazio elkargoan sartzeko interesa zuten. ETC-entziklopedia Herri elkargo, Wikipedia