Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agitazio 1 iz inarrostea, asaldura.

Arrakasta itzela bildu dute berriz ere, ikusle kopurua ala gelan sumatu satifazio burbuilen agitazioa ikustea salbu.  Herria   2005-05-05

2 ezinegon eta protesta egoera kolektiboa.

-Agitazio eta Propaganda atalaren agindua?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 322. orr.

3 agitazio termiko (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Agitazio termikoa, molekulek, tenperatura eta materiaren egoeraren arabera duten mugimendu kaotikoa da. ETC-entziklopedia   Agitazio termiko, Wikipedia

Tenperatura igotzean, gorputzen partikulak agitazio termiko handiagoa izaten dute. ETC-entziklopedia   Bero, Wikipedia

Gas molekulen agitazio termikoak bi eragile nagusi ditu: eguzki-erradiazioa eta molekulen artean gertatzen diren ausazko talkak. ETC-entziklopedia   Ilargia, Wikipedia

Gasen teoria zinetikoan, materiaren oinarrizko osagaien agitazio termikoaren mailaren funtzio modura. ETC-entziklopedia   Tenperatura, Wikipedia

Disoluzioan, etengabe alda daiteke kate jakin baten konformazioa, agitazio termikoaren ondorioz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Partikularen gainazalari lotuta agitazio termikoa gainditzeko bezain estu dauden ioiak (nahiz eta tarte baterako izan) adsorbatuta daudela esan ohi dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Ur likidoan, molekulen momentu dipolar osoaren bektoreak norabide guztietan orientatuta daude, zoriz eta ausaz, tenperaturaren funtzio den agitazio termikoa dela eta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

Agitazio termikoa dela eta, banakako lerrokadurak iraultzen dira, eta batez besteko lerrokadura soilik geratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus