Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agiri 1 iz zerbait frogatzeko, zerbaiten berri emateko balio duen izkribua; adierazpena.

Bazkaldu aurretik, agiri batzuen fotokopiak egin behar zituela eta, denda baten bila hasi zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

Bihar agiri bat aterako du etsaiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Agirian idatzirik moduan, "errusiar intelektualen jarrera gaitzesten dugu" hori onestezin zaio, Errusiako intelektual denak zaku berean sartzea omen delako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 256. orr.

Eta gero Zednicek kontseilaria sartu zen, agirien karpeta eskuan, eta argazki sorta bat barreiatu zuen telegrafoaren mahaian, Zdenka Svatá telegrafistaren ipurdi inguruko zigilu guztien argazkiak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.

Jende horrek izandako eraginaren lekuko, asko dira XIII-XIV. mendeetan okzitaniera hutsean idatzitako agiriak Nafarroan (ikus Ciervide 1988).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 26. orr.

Agiria bukatu zuen emakumeak eta armen begipean zuten betiere tipoek Yvan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.

Hartu izanaren agiriak sinatu behar nituen nik, eta haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean, beren izenekin eta sei petaloko lore batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Une horretatik aurrera, eta arratsalde amaierara arte, Lajosi etxea saltzeko baimena ematen niola adierazten zuen agiria idazten hasi zen arte, ez zion gehiago hitzik esan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Hiru arrasto egin zituen agirian, eta baten bat izan zen lekuko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Astean bi aldiz joaiten zen komandantur-era ardien ikusteko baimena emaiten zion agiriaren bila.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 60. orr.

-Hara, seme, agiri bat sinatu genuen biok, eta gero erditik zatitu genuen: zati bat niri eman zidan Gabaelek eta bestea berari eman nion nik, diruarekin batera gorde zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

Gorteko alkateak agiria erakutsi zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Sina ezazu agiria, nahi baduzu joan orain, nahi baduzu bihar goizeko hamarretan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 101. orr.

Bere agiriak memoria mayaren zati dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Orduko agiriek garbi erakusten digute izurriak izugarri zirela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Faltsutu itzazu agiriak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.

Ez dakit harrapatuko ote ninduten ala ez, ez bainuen agiririk, nortasunik, ezer ez.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

Historian zehar, kaleak, agiriak, liburuak eta sukaldeak bete dira politikoen bulegoetan sortutako hitzez.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Maitagogoaren maitabehar hau, maitatzearen aldeko joko hau agirian azaltzen da bere bizitza osoan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 60. orr.

Dirua, eta oraindik etxean dudan agiri bat ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Ez diat dirurik, ez agiririk, ez bizilekurik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Nortasuna, ordea, ez da agirian ageri, ez NAN delakoan ez ENA delakoan ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.

Sartu etxean, egin ezazu behar bezalako agiri bat eta gaur gauean bertan lurperatuko dugu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 95. orr.

Goi bileraren emaitzak, funtsean, honako bi agiriotan gauzatu ziren:  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

-Ba al dakizu zer den hau? Errepublika izatetik erreinu izatera pasatzen garela bermatzen duen agiria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 185. orr.

-Agiri hau - erantzun zidan -.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Azken horretan, hitzaurrean ("Heuskalduney"), euskara batuaren aldeko lehendabiziko agiria heldu da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

2 (izenondoekin)

Eta sumario-sekretupeko agiri judizial batzuen kopiak, eta baita Gobernuko Ordezkaritzaren bulegotik zuzenean ateratako txosten "pribatu" pare bat ere: ikusiko duk norekin bildu zen Villar hori...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

Niri, ordea, agiri ofiziala eman didate, armagintza-industriako komandantearen zigilu eta guzti; "Csepeleko muga zeharkatu" dezakedala dio.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.

Laurehun eta hogeita hamazazpi orrietan ez du gertaera berririk kausitu, edo intrepretazio polemikorik, edo agiri ordura arte ezezagunik, ez eta berrirakurketarik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 55. orr.

Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela, gezur bat; nire izena, mailegatua, lapurtua; nire pasaportea, espia nazkagarri baten agiri nazkagarria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 118. orr.

Aizarnazabalgo Udal Batzak aho batez erabakitakoa bidegabea dela esan dute eta Usurbilgo herritarrek ez dutela eskubiderik agiri ofizialak euskaraz jasotzeko, ez behintzat, gaztelaniaz ez dakitela nabarmenki ikusten ez bada.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 28. orr.

Hire fitxa egiteko nahiko ditiztek, edo, auskalo, orain espioi lanetan arituko haizenez, nortasun agiri faltsuak egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 26. orr.

Legeak bere gogoa erakusten du gizakien egoera zibila agiri publikoetan idazteko; norbanakoekin ez ezik, familiekin ere arduratzen da nagusiki.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sinesten ditugunak, beste lekukoek garamatzate sinestera, guk ikusten ez eta inoiz ikusi izana ere gogoratzen ez ditugun gauzen zantzuak ematen dizkigutenean hitzez, izkribuz edo beste edozein agiri motaz; agiriak erreparatzean ikusi ez duguna sinesten dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 387. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

[...] Lauaxeta kanposantuan hil zuten, gure aitona ez, egun batean beren askapen-agiria sinarazi zieten berari eta beste nazionalista eta errepublikar batzuei, [...]  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Handik bost egunetara neskamez jantzita, eta Robespierreren beraren pasa-agiri benetako batez horniturik, Bertrandek jokoan irabazia bera, abiatu ziren bi zaldi beltzez, bi zaldi gazte eta putinkariez bultzaturiko karroza batean Luisa eta Violette andereak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.

Aurrena, sarreran baimen agiria hartu beharra zegoen, handik hiztegira joaten ziren ondoren, bisita lekura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

- Beraz, ondo baderitzozu, oraintxe bertan has gaitezke eroste-agiria prestatzen - esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Geroago, gure amak jostun agiria jaso zuen eta, agindutakoaz bestera, ahantzi egin zuen gizon mozorrotua, bere ongilea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Ordurako libretarentzat sarrera-agiria prestatua nuen eta dirukopurua kopiatua haren aurrean, eta pasatu nion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.

Egoitzaren erdian, itun-agiria gordetzen zuen urrezko kutxa ipini zuten, oihal handi batez estalia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 197. orr.

Hango artxiboak gordetzen du Claudio Guillon deitzen zen zaldun gizajo baten ahozko auzia eta exekuzio-agiria: lepoa moztu zioten 1629ko uztailaren 28an.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ikaragarri baitakigu denon artean, baina ez dena, eta beraz (eta tranpazko beraz hauxe da Jainkoaren jaiotzako agiria), bada, egon behar du, norbait badakiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Ez, adiskidetasun agiria da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Udaleko funtzionarioak ehorzketa-agiria erakutsi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Tira, bota diezaiogun begiradatxo bat sal-menta-agiriari.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 57. orr.

-Tsarrak ez dio uko egingo haren izenean ematen dudan indultu agiria onartzeari!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 425. orr.

Mediku-agiria izanez gero, eta erraz eskuratzen da hori, ariketa-orduak nahi adina gehi daitezke.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.

- Zer?, arima hilen eroste-agiria?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

"Fedearentzako doktrina arriskutsuak zabaltzeagatik herriari egindako alemanezko sermoietan", Prozesuko Akusazio Agiriak zioenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Harekin mintzatzen nintzen ardura, ez luzaz eta neure block-era joan nintzenean hamar egunen pausu-agiriarekin, segur nintzen gaina hartuko zuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.

Hala egin zuen Aaronek, Jaunak Moisesi agindu ziona betez, eta itun-agiriaren aurrean gorde zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 181. orr.

Libreta hartu eta sarrera-agiri bat egin nuen, baina Church handik metro batera zegoen, batuketa-makinetako batean zerrenda bat sartzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

Helburua, bada, txekiar zientzialaririk handienetariko bat ohoratzea da, eta, bide batez, genetikaren sortze-agiritzat jotzen dena ospatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

-Gorri-gorriz markatuko balu hobe noski, eskoletako garaile-agirietan bezala -Santxok erantzun- garbi ikus dezaten ikusten dutenek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 125. orr.

Erabateko ezintasun-agiria eman zioten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 25. orr.

Zeren nobletasun agiria bereganatu ondoren egin baitzezakeen amets, orduan baizik ez, nobleen bizimoduarekin, zergak eta tributuak ordaintzeari utziz eta lana ere alde baterat utziz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.

Gutunak eramanarazi nizkion, eta hartu-agiri bat egin zion eramaileari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Han zeukatean, den-dena, nire aurrekarien kondena-agiritegian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Bazekien sarrerakoak salto egin eta mamia non egoten den, autopsia agirien hasieretan ohikoa baizik ez dela agertzen beti  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

-Hadassi dibortzio agiri bat bidaltzea komeni zaizu, nik uste.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 215. orr.

5 abonu agiri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ondoren, Gizarte Segurantzako Erregistroan abonu agiria aurkeztu dugu. ETC-prentsa   Goienkaria, 2002-02-15

6 agiri izan

Aita gizajoari zoragarria iruditu zitzaion, agiri zelako hura pergaminozko paperean eta tinta txinatarraz dotore idatzita zegoelako, eta hitz ederrez taxutua batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.

7 alarguntasun-agiri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Dena den, aurrerantzean ere, bizitza -, ezkongabetasun -, edo alarguntasun-agiriak egin ahal izango dira; horretarako, prozedura zehatza ezarri da, gutxieneko bermeak dituena eta nahi den helburua lortzeko egokia dena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Erregelamendua, IVAP/IZO, 2004

8 aurretiazko borondateen agiri

Bizi testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria pertsonak bere bizitzaren azkenetan berak adierazi ezin izatekotan jaso nahi dituen tratamendu medikuak eta zainketa moduak biltzen dituen idazkia da.  Berria - Harian   2005-02-04

Eusko Jaurlaritzak Aurretiazko Borondateen Agiria atera du berriki.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

9 baja agiri (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Horrez gain, baja agiriak, mediku-egiaztagiriak, mamografiarako zitazioak eta gaixotasunen kontrolerako jarraibide idatziak ere gaztelaniaz betetzen dituzte Nafarroa osoko medikuek.  ETC-prentsa   Argia, 2014-12-28

Orobat, behin baja adierazita, baja-agiriak ere bost urtean gorde beharko dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbideko legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia ), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Ordenantzaren mahaitik bolaluma bat hartu eta gutun-azalean "Mikel Izu, baja agiria, langileen sailerako" idatzita, Mertxe edo Montse haren karpetaren gainean utzi zuen. ETC-literatura, saiakera   Zer barkaturik ez, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2011

10 baldintza-agiri (corpusean ez dago; ETCn 116 agerraldi)

Txinako gobernuaren baldintza agiri bat da.  ETC-literatura, saiakera   Isilpean gordea, Toti Martinez de Lezea (Miren Arratibel), Erein, 2015

Hurrengo asteak perfektuak izan ziren, hastapenetan, sarri, izaten diren bezala; baina ohiko tranpetan erori gabe, proiektu klasikoetan, baldintza-agiriaren ameskerietan, usadiozkoak eratzen ari den bikote batean.  ETC-literatura, saiakera   Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016

Genero pornografiko orok ditu bere baldintza-agiria, bere historia eta bere estetika.  ETC-literatura, saiakera   King Kong teoria, Virginie Despentes (Itziar Diez de Ultzurrun), Elkar-Jakin, 2017

Bigarrenik, udal kontratazio publikoa egiteko baldintza-agirietan ingurumen parametroak sartzeko konpromisoa hartzen du.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-07-03

Bestalde, markaren oinarrian izanen den baldintza agiria adostuko dute udazkenerako.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-06

Lizitaziorako baldintza agiriak prest ditu diputazioak.  ETC-prentsa   Berria, 2015-09-23

Baldintza agiriak aztertu ondoren, ez zuen irregulartasun zantzurik ikusi, eta ikerketa artxibatu zuten 2017aren amaieran.  ETC-prentsa   Berria, 2018-02-08

Arrietaren aburuz, "administrazioei eskatu behar zaie euren baldintza agirietan langileentzako baldintza hobeak ziurtatzea".  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-22

Ez-betetzea larria denean, aurreko ondorioez gainera, emakida suntsiaraztea ere etorriko da, baldintza-agirian ezarritako egoerak gertatuz gero.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Herri Administrazioen Kontratuen Legeari buruzko testu bategina, IVAP/IZO, 2000

Ikurrek beren araudia edo baldintza-agiria daukate, bai eta kontrol-sistema ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea, Eusko Legebiltzarra, 2008

Horretarako, baldintza hori berariaz jasoko da publizitateko kanpainak esleitzeko baldintza-agirietan edo eskaintzetan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko Legea, Eusko Legebiltzarra, 2010

Erosketa-prozesu osoa kudeatzen dute: baldintza-agirien publikazioa, erosketen kudeaketa, erosketen harrera eta banaketa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 90 zbk., UEU, 2014 - uztaila-iraila

Obra egoera horren bitartez, obra, baldintza-agirian zehazten den moduan egiten ari dela erakutsi behar du. ETC-entziklopedia   Topografia, Wikipedia

11 bataio agiri

Ez dute bataio agiritik borratuko, baizik eta apostasia egin dutenen zerrendan erantsiko dute.  Berria - Harian   2006-04-06

Izenak berak ere deigarriak dira, "Gurutz" ez baitzen euskaltzaletu eta gero itzulitako izena, ponteko eta bataio-agirietakoa baizik, eta halakoxeak ziren haren anai-arreba ugarien izenak ere: Andoni, Edurne, Jokin, aipatua dugun Kelmen...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Esaldi hori bera errepikatzen da ezkontza agirian, seme-alaben bataio agirietan eta zendu zenekoan.  Berria - Kultura   2004-11-05

12 batzar-agiri

Historia beti eta nonahi, gizarte guztietan, iraupenaren forma espontaneoak, nola antolatuak, erakusten dituen dokumentazio materialak (liburuak, testuak, kontaerak, erregistroak, batzar-agiriak, eraikuntzak, erakundeak, araudiak, teknikak, gaiak, ohiturak eta abar) lantzea eta baliatzea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

13 bizi-agiri (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Eta agiriok izapide askotan erabiltzen dira: seme-alabak eskolatzeko, etxebizitza bat erosteko, bizi agiria aurkezteko...  ETC-prentsa   Berria, 2013-04-18

Dena den, bizi-agiriari, ezkongabetasunari edo alarguntasunari buruzko espedienteak araudi bereziekin bat etorriko dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Legea, IVAP/IZO, 2004

Erregistro zibilean lehen auzialdiko epailea da (jaiotzak, heriotza, bizi-agiriak, ezkontza eta bestelakoen inskripzioak erregistratzen dira) eta Lehen auzialdiko epaitegirik ez duten herrialdeetan, Bake Epaitegiak daude. ETC-entziklopedia   Botere judizial, Wikipedia

14 emate-agiri (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Alde horretatik, gogoan dugu Patronatuak berak, krisi uneetan, beti aldarrikatu duela asmo sendoa duela fundatzailearen borondatearen araberako dinamika sortzeko; borondate hori argi eta garbi azalduta dago emate-agirian.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-14

Navarreteko eta Bernedoko larreen emate agiriak (1544) edota Lope Ortiz de Salazarren aldeko kaparetasun betearazlea (1536) ikusgai dira gaurtik Arabako artxibo historikoan.  ETC-prentsa   Berria, 2005-06-01

Alde batetik, beraien erosketa guztien historiko bat eta bakoitzetik emate-agiri, faktura eta altzairuaren kalitate agiria lortu dezakete eta baita inprimatu ere.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-11

Igorlearen datuak emate-agirian daude.  ETC-literatura, saiakera   Piztiaren begiak, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2012

Filipe II.ak sinatutako lur sailaren emate agirian zehaztu zen arabera bertan inongo eraikinek ez altxatzeko agindua eman zen.  ETC-entziklopedia   Agustindar Errekoletoen komentua (Iruñea) Wikipedia

Era masiboan egitura edo erdi-egituradun dokumentuen (fakturak, soldata-orriak, emate-agiriak, polizak, banku-justifikazioak, etab.) kantitate handiak digitalizatzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Karaktereen ezagutze optiko, Wikipedia

15 eskolaratze agiri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Malgutasun" faltsua" izan dela salatu du Jauregik:" Zazpi agiri horietako lau (osasun txartela, seme-alaben eskolaratze agiria, oinarrizko gizarte laguntzena...) lortzeko erroldatuta egon behar da jada. ETC-prentsa   Berria, 2005-05-07

16 euskararen gaitasun agiri

Alegia, nor ez da konturatu bulego batera hurbildu eta hangoak erdaraz ari direla elkarren artean, eta zuri ere hasieran erdaraz egingo dizutela, nahiz eta eskatu bezain laster fierki euskararen gaitasun agiria aterako dizuten, batez ere oposizio batzuetan aurkezteko behar baldin badute?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Urte guziez bezala, Euskaltzaindiak antolatzen du Euskararen Gaitasun Agiria (E.G.A.).  Herria   2001-10-04

17 ezkon agiri (orobat ezkontagiri) ezkontzako agiria.

Idatzi zuen ezkon-agiria, Moisesen legearen arabera Sara Tobiasi emaztetzat ematen ziola adieraziz.  Elizen arteko biblia   Tb 7,14

Gero, amari deitu, papera ekarrarazi eta ezkontagiria idatzi zuen, 'emaztetzat ematen ziola' adieraziz, 'Moisesen Legearen arabera'.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.

18 ezkontza agiri

Sexu bereko bikotekideak ezkontzea Konstituzioaren kontrakoa den ala ez erabaki bitartean, bikote homosexualei ezkontza agiririk ez emateko agindu dio Kaliforniako Gorenak San Frantziskoko Udalari.  Berria - Gaiak   2004-03-13

- Laztana, neska honek dio Mrs. Jack Cunningham dela eta hori egiaztatzen duen ezkontza-agiri bat dakarrela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Errekorte liburu handi bat, azalean nazionalizatze agiria itsatsita zeukana, gero ezkontza agiria, Los Angeleseko Konterri osorako balio zuen negozio agiria, greziar armadan ibili zeneko argazki bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.

Esaldi hori bera errepikatzen da ezkontza agirian, seme-alaben bataio agirietan eta zendu zenekoan.  Berria - Kultura   2004-11-05

Ezkontza agiri frango baziren ere: ezkongaien izenak, sorterriak eta sortegunak adieraziak ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 211. orr.

19 gaixo agiri

Nuevo Pilin itsasontziko patroiaren semea ere ontzian lanean behar zuen, baina gaixo agiria zuen. Izan ere, sail guztietan badira bi edo hiru mediku gaixo agiriak ematen adituak direnak.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Foruzainen %42k gaixo agiria hartu dute protesta egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Medikuaren gaixo agiria eskatu zaie foruzainei.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Hiru egunetik gorako gaixo agiria.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Lan segurtasuna: Ez dute gaixo agirien %75 ordaindu nahi, «lanuzteak bultzatu eta kostuak %2tik gora igoko liratekeelako».  Berria - Ekonomia   2004-05-09

2002an 1.788.210 lanegun galdu ziren gaixo agirien ondorioz : 21,2 baja egun langileko.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Zenbaitzuk soldataren %100 jasotzen dute gaixo agiria eskuratzen duten lehen egunetik.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

20 hartze-agiri (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Delako papera Luker jaunak egun hartan bertan bere bankarien gomendio utzitako baliozko gauza baten hartze-agiria zen.  ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Gogoratzen zuen, baina hori nahiko lauso, notarioari bisita egin eta hamarren bat egunen buruan, hark hartze-agiri bat egin ziola.  ETC-literatura, saiakera   Gauaren usaina, Andrea Camilleri (Josu Zabaleta), Erein, 2011

Haren letra txarrak trazu baldarki kateatuak josten zituen hartze-agiri edo pagakizun-agirietako testuetan, edo zaldia, eskopeta edo automobila konfiskatuko zioten norbaiti emateko frogagiri baino ez zirenetan.  ETC-literatura, saiakera   Odola oroi, Pablo Antoñana (Luis María Larrañaga), Pamiela, 2018

Ohe-jantziak nik eramaten ditut garbitegira, eta hartze-agiria jasotzen dut.  ETC-literatura, saiakera   Sofia Petrovna, Lidia Txukovskaia (Josu Zabaleta), Katakrak, 2019

Justifikatu gabeko 101.000 euro aurkitu ditugu, baimenik edo hartze-agiririk gabe eta, oro har, euskarri egokirik gabe gastatutakoak. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-23

21 heriotza-agiri

Heriotza agiria herrian sinatua zen, 1937ko maiatzaren 7an.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 70. orr.

Hirugarrena, heriotza-agiria, Udaleko funtzionarioaren eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Schenker doktoreak, italiarrak ederki ordainduta, heriotza-agiri faltsu bat eginen zuen, neskaren heriotzaren benetako kausa ezkutatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 100. orr.

Lehenagoko batean ekarri zidan heriotza-agiria atera nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

Sendagileekin hitz egin ondoren, heriotza-agirian Gipuzkoako datuak jarri zituzten, bertan hil balitz bezala.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 117. orr.

Heriotza agirien liburuko beste orrialde haren fotokopia luzatu zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 71. orr.

22 hil-agiri

Medikuak hil agiria eman zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Direnean ere hemengo helbidea izaten ditek hil-agiriek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

«Artxiboa besterik ez balitz», azaldu du irakasleak, «ondare honen hil agiria izango litzateke, hori besterik ez.  Berria - Harian   2005-09-20

23 jaiotza-agiri

Guk ez genekien zure jaiotza-agirian J madarikatu hori agertzen zenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Urteetan saiatu nintzen anaiaren eta bion jaiotza agiriak lortzen, paperak zuzentzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Bere jaiotza data eta lekua eztabaidatuak izan dira, baina Kairoko Unibertsitatean (Egipto) aurkitutako jaiotza agiriak argi dio Kairon bertan, 1929ko abuztuaren 24an, jaio zela.  Berria - Mundua   2004-11-05

Orduan ulertu nuen, leihoaren ondoan nengoela, Andoniren oihuak mezu bat izan zitezkeela jaiotza agirien bila epaitegira hurbiltzen ziren herritar bakezaleek ikas zezaten; tortura entzundako guztiak ez dira ikaratuen multzoan ezkutatzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

XX. mendearekin batera jaio zen, 1900eko ekainaren 29an, Lyonen, Wright anaiek beren lehen hegaldiarekin 1903ko abenduaren 18an hegazkintzaren jaiotza agiria sinatu baino hiru urte lehenago, beraz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.

Hala ere, apriorizko adigai hutsen dedukzioa ez da inolaz ere horrela egiten, ez baitago bide horretan, zeren adigai hauek, esperientziatik guztiz beregain izan behar duen bere etorkizuneko erabilerari begira esperientzietatiko jatorria ez den beste jaiotza-agiri erabat ezberdina erakutsi behar baitute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Pentsa ezazu zeinen azkar gertatu zen guztia: zure jaiotza-agiria egin nuenerako Garbiñe ez zegoen jada nirekin, eta agiri horretan neure izena ageri da zure amarenaren ordez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 137. orr.

Institutuan izena emateko, jaiotza agiria edo familia liburua eskatu zidaten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Chateubriand-ek kontatzen du Hil ondoko memoriak liburuan: Napoleon Bonapartek boterea iritsi zuenean, jaiotza agiria aldarazteko agindu zuen, 1768rik 69ra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Orain, gauzak konpondu nahi nituzke, lehenbizi Azad haren heriotza-agiria atera, eta bizirik dagoen honen jaiotza-agiria egin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 86. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

24 jasotze-agiri (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Honen jasotze-agiria emango dizugu, Leonides jauna.  ETC-literatura, saiakera   Etxe bihurria, Agatha Christie (Ainhoa Eder Zabala), Igela, 2018

Dolar pare bat aurreratu nizkion zerbitzu horren aldera, eta diru horren jasotze-agiri bat eman zidan.  ETC-literatura, saiakera   Catriona, Robert Louis Stevenson (Xabier Olarra), Igela, 2019

Jasotze-agirian, entrega zer egunetan egin den adierazi beharko da, eta posta-funtzionarioak eta jasotzaileak sinatu beharko dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan Arloko Prozeduraren Legea, (Garbiñe Biurrun, Aitor Bengoetxea, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo), UPV/EHU, 2006

Interesdunak espresuki uko egiten ez badio behintzat, eragiketaren jasotze-agiria, kopia edo egiaztagiria ematea, edo, hala badagokio, behar bezala azalduriko aurrekontua.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontsumoari buruzko Legeak, (Alkorta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo ), UPV/EHU, 2007

SMTPren ezaugarrien artean aipagarrienak posta-zerrendak, jasotze-agiriak eta birbidaltzea dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Administrazioetan aurkezturiko eskabide eta dokumentuen jasotze-agiria har daiteke, horiek zein egunetan aurkeztu diren egiaztatzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku-hartzeko teknikak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2010

Kontsumitzaile eta erabiltzaileekiko kontratuak egitean, jasotze-agiria, kopia edo egiaztagiria emango da, eragiketaren funtsezko baldintzak biltzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legeria, (Leire Imaz, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010

25 lan-bizitzaren agiri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Duela gutxi, lan-bizitzaren agiria eskatu nuen, eta, lanean zazpi urte egin ditudan arren, bost besterik ez ditut kotizatuta. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-05-31

26 nortasun agiri (213 agerraldi, 46 liburu eta 99 artikulutan; orobat ageri g.er.)

Nere karnetean, nortasun agiri edo dena delakoan, nor naizen adierazten da, ustez: izen bat naiz, numero bat naiz, aurpegi bat naiz. "José Ramón" naizela jartzen du nire nortasun agirian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Nortasun agiri frantsesean Jerôme deitzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Nortasun-agiriaren arabera, hogeita hiru urte baino ez zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 27. orr.

Beste gela batera eraman gintuzten, argazkiak egitera, nortasun-agirirako.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 68. orr.

Hiru paper behar dira: nortasun ageria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta ere E 111 papera.  Herria   2004-04-22

Hamabost egunen buruan nortasun agiri faltsuak eskuratu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Hamabost egunen buruan nortasun agiri faltsuak eskuratu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Atxiloketaren unean bi nortasun agiri zituen Gomezek, bietako bat faltsua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Esan zidan nire nortasun agiriaren zenbakia bikoiztuta zegoela, besteren batek zenbaki bera zuela, alegia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Nortasun agiria erakutsi behar izan dugu etxera sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Ertzaintzak beste 20 langileren nortasun agiriak bildu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Duela ia 30 urte Espainiako Nortasun Agiria iraungia izanik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Duela 35 urte berritu zuen azkenekoz Espainiako Nortasun Agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Inolako nortasun agiririk gabe, errefuxiatu edo herritar nortasun agiririk gabe, estatu interesen arabera haizeak darabilen orbela baino gehiago ez da deportatua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Horratx gure nortasun agiri nazionala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

SS nortasun agiriaren zenbakia: 35.326.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

· Zein da ikastola berri horren nortasun ageria?  Herria   2003-01-09

27 nortasun agiri nazional

Bestek interesante egin zain dagoen mutikoxkor mainoso bat: horratx gure nortasun agiri nazionala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Egia eta Elortzaren ezaugarri pertsonalak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta abar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

28 notario-agiri (corpusean ez dago; ETCn 34 agerraldi)

Hori guztia, jakina, bere legezko kontratu eta notario agiriarekin.  ETC-literatura, saiakera   Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016

Apeta horretatik ez da besterik geratzen grafia rococoa duten paper horiek baizik, urrezko meategi baten notario agiria ematen dute.  ETC-literatura, saiakera   Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011

Arabako lurralde historikoan sortutako dokumentazio historikoa biltzea du helburu, ehun urte baino gehiago duten erregistro eta notario agiriak, funts pribatu eta beste dokumentazio bilduma batzuk, besteak beste.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 172 zbk., 2009 - maiatza-ekaina

Gainera, notario-agiri batek eta Nafarroako Gobernuan egindako erregitro-oharpen egokiak bermatuta dago.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-14

Gitarra, eta pentagrama gozoetan bildutako notario agiriak zeramatzan.  ETC-prentsa   Berria, 2005-11-01

Txikitu dugun guztiaren notario agiria.  ETC-prentsa   Berria, 2011-11-04

Inork lehenago aztertu ez dituen dokumentuak aztertu ditu Azpiazuk: notario agiriak, auziak, testamentuak...  ETC-prentsa   Berria, 2013-02-28

Ehun urte baino gehiagoko notario agiriak eta nobletasunarekin, kaparetasunarekin eta odol garbitasunarekin lotutakoak kontsulta daitezke.  ETC-prentsa   Berria, 2016-03-18

Notario agirietan, auzi agirietan eta udal artxibategian aurkitu ditu garai bateko pilotari lotutako istorioak.  ETC-prentsa   Berria, 2019-10-17

Gurasoek, testamentuan nahiz notario-agiri publikoan, tutorea izenda dezakete, eta tutoretzaren gaineko fiskalizazio-organoak ezar ditzakete.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Artxibo honetan gordetzen da "Ene laztan gozo ederra... " izeneko olerkiaren agiria. 2020an aurkitu zuten ikerlariek, gaztelaniazko notario agiri baten ertzetan idatzia. ETC-entziklopedia   Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, Wikipedia

29 noten agiri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Askotarikoak dira susmoak: presoak baldintzak bete gabe matrikulatu direla, noten agiriak aldatu direla, iheslariek azterketak egin dituztela, matrikulatzeko nortasun agiri faltsuak erabili direla, agiri guztiak irakasle berak firmatu dituela eta deialdiak ez direla ondoz ondokoak izan, besteak beste.  ETC-prentsa   Berria, 2005-08-30

Bigarren hipotesian, noizbehinkako azterketez gain, lizeoko azken bi urteetako noten agiriari ere garrantzia ematea espero dute, nahiz eta proportzioa ez duten oraindik argitu. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-09

30 Osasun Nortasun Agiri (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Txartel berria ONA moduan izendatu dute: hau da, Osasun Nortasun Agiria.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-02-29

Osasun Nortasun Agiria, ONA gisa ezaguna, Osakidetzaren txartel elektronikoa da. ETC-entziklopedia   Osasun Nortasun Agiria, Wikipedia

31 zor agiri

Zor agiriak jaulkiko ditu BBK-k, 900 milioi euroko balioarekin.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Horretarako, akziodunek ontzat jo beharko dute enpresaren estatutu aldaketa, eta baimena eman beharko diote bonoak eta zor-agiriak jaulkitzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Baina berarena zen errua, ez beste inorena, zeren eta askotan nahastu egiten baitzituen bere kartak eta besteek kalkulatu behar izaten baitzioten zor-agiriak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

Bultzatzen al zaitut zeure zor agiriak ez ordaintzera, bezeroei iruzur egitera, ehun soseko txanponak edonola eskuratu eta agudo-agudo pilatzera?...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.

Mmmm! lur-erosle handiren bat zuan apika bere garaian, bere hipotekekin, bere zor-agiriekin, bere itunekin, bere berme bikoitzekin, bere aseguruekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agiri arruntak (5); agiri asko (7); agiri aurkitu (4); agiri bakarra (5); agiri bat (150); agiri bat atera (5); agiri bat aurkeztu (4); agiri bat eman (6); agiri bat irakurri (6); agiri bat kaleratu (14); agiri bat plazaratu (7); agiri bat sinatu (6); agiri batean (85); agiri batean jakinarazi (4); agiri batek (17); agiri baten (89); agiri baten berri (4); agiri baten bidez (54); agiri baten bitartez (20); agiri bateratu (15); agiri bateratu bat (8); agiri bateratu baten (4); agiri bateratua (14); agiri bateratuan (6); agiri batzuk (8); agiri berezi (4); agiri berria (5); agiri edo (7); agiri eta (31); agiri faltsu (15); agiri faltsu bat (7); agiri faltsua (4); agiri faltsuak (27); agiri faltsuekin (7); agiri guztiak (25); agiri hau (15); agiri hauek (5); agiri honek (6); agiri honen (9); agiri hori (45); agiri horiek (26); agiri horrek (9); agiri horrekin (4); agiri horren (13); agiri horretan (39); agiri hura (4); agiri labur (5); agiri ofizial (10); agiri ofiziala (6); agiri ofizialak (6); agiri ofizialen (4); agiri sekretu (4); atzemandako agiri (6); atzo agiri (7); atzo plazaratutako agiri (4); baina agiri (4); beste agiri (13); bidalitako agiri (7); buruzko agiri (5); dituen agiri (4); du agiri (16); du agiri hori (4); duen agiri (10); dugu agiri (4); duten agiri (4); edo agiri (4); ere agiri (5); eroste agiri (5); eta agiri (48); eta agiri bat (8); eta agiri faltsuak (6); etaren agiri (9); etaren agiri bat (4); gaixo agiri (6); gobernuak agiri (4); hainbat agiri (20); igorritako agiri (8); irakurritako agiri (4); kaleratutako agiri (9); kaleratutako agiri batean (9); milaka agiri (6); nortasun agiri (44); nortasun agiri bat (4); nortasun agiri faltsu (6); nortasun agiri faltsuak (11); ordezkariek agiri (4); plazaratutako agiri (7); plazaratutako agiri batean (7); prentsa agiri (19); prentsa agiri baten (11); sinatutako agiri (4); zabaldutako agiri (14); zabaldutako agiri batean (7); zabaldutako agiri baten (6); zen agiri (9); zenbait agiri (4); zituen agiri (4); zuen agiri (23); zuen agiri batean (4); zuen agiri baten (4); zuten agiri (7); zuten atzo agiri (4)

abiaburu agiria (5); agiria atera (9); agiria aurkeztu (13); agiria aurkeztu zuen (7); agiria da (9); agiria e (5); agiria egin (9); agiria egiteko (4); agiria eman (29); agiria eman zioten (6); agiria emango (6); agiria emateko (4); agiria ematen (5); agiria erakutsi (9); agiria ere (4); agiria eskatu (12); agiria eskuratzeko (5); agiria eta (21); agiria euskal (4); agiria ez (15); agiria ezartzeko (5); agiria hartu (10); agiria hitzartu (5); agiria idatzi (9); agiria irakurri (19); agiria irakurri zuen (7); agiria irakurri zuten (4); agiria izan (8); agiria izango (5); agiria izena (19); agiria izenpetu (6); agiria jaso (15); agiria kaleratu (25); agiria kaleratu du (6); agiria kaleratu zuen (10); agiria lortzeko (7); agiria plazaratu (11); agiria plazaratu zuen (5); agiria plazaratu zuten (5); agiria sinatu (34); agiria sinatu dute (6); agiria sinatu zuten (5); agiria sinatzeko (10); agiria sinatzeko eskatu (4); aldeko agiria (10); askatasun agiria (4); aurkako agiria (7); azken agiria (9); baimen agiria (5); baten agiria (4); bere agiria (4); bere nortasun agiria (6); borondateen agiria (5); buruzko agiria (4); dibortzio agiria (10); dibortzio agiria idatzi (4); dituen agiria (5); duen agiria (23); dute agiria (7); duten agiria (5); egonaldi agiria (13); ere agiria (4); eroste agiria (15); errolda agiria (8); eskubideen agiria (14); espainiako nortasun agiria (6); eta agiria (16); eta nortasun agiria (4); eta ren agiria (4); etaren agiria (14); etaren azken agiria (4); euskararen gaitasun agiria (6); gaitasun agiria (8); gaitasun agiria e (5); gaixo agiria (28); gazteriaren eskubideen agiria (4); heriotza agiria (6); idatzitako agiria (6); irakurri zuen agiria (5); itun agiria (6); itunaren agiria (5); izeneko agiria (6); jaiotza agiria (7); jaiotze agiria (5); jatorrizko agiria (4); kaleratutako agiria (4); medikuaren agiria (9); nortasun agiria (98); nortasun agiria eman (5); nortasun agiria ezartzeko (5); nortasun agiria izena (19); plazaratutako agiria (4); ren agiria (4); senda agiria (42); senda agiria eman (12); senda agiria jaso (7); z nortasun agiria (16); zen agiria (6); zuen agiria (22); zuten agiria (6)

agiriak atera (5); agiriak aurkezteko (5); agiriak aztertu (4); agiriak behar (9); agiriak dio (9); agiriak dioenez (10); agiriak eman (6); agiriak emateko (5); agiriak erakutsi (4); agiriak eskatu (10); agiriak eta (15); agiriak ez (32); agiriak ez du (9); agiriak faltsutzea (7); agiriak hitzez (4); agiriak hitzez hitz (4); agiriak itzultzeko (5); agiriak lortu (4); agiriak lortzeko (6); agiriak zioenez (6); agirian esaten (6); agirian ez (4); agirian jasotzen (5); agirian jasotzen denez (4); agiriaren arabera (28); agiriaren aurrean (4); agiriaren berri (8); agiriaren bidez (4); agiriaren bila (5); agiriaren eta (4); agiriaren gastuak (4); agiriaren ondoren (4); agiriaren pasarte (6); agiriaren sinatzaileek (5); agirien arabera (5); agirien artean (10); agirien bidez (6); agirien bila (5); agirien eta (6); agirietan egunkaria (4); agirietan eta (4); agiriren bat (8); agiririk eman (5); agiririk ere (4); agiririk ez (25); agiririk gabe (9); aipatutako agirian (4); askatasunaren agiriak (4); atzemandako agiriak (5); atzemandako agirietan (4); aurkeztutako agiriak (5); azken agiriak (4); azken agirian (8); azken agiriaren (4); bere agirian (6); bere agirietan (5); dauden agiriak (4); dio agiriak (25); dira agiriak (4); diren agiriak (9); ditu agiriak (4); dituen agiriak (5); dituzten agiriak (5); du agiriak (17); duen agiriak (4); duen agirian (4); duen agiririk (6); dute agirian (7); dute agiriaren (4); duten agiriak (11); edo agiriak (4); egonaldi agiriak (5); eroste agiriak (14); eroste agiriaren (4); eroste agiriaren gastuak (4); eta agiriak (41); eta agiriaren (5); eta agirietan (5); etaren agiriak (14); etaren agiriaren (7); euskal agiriak (4); frogatzen duten agiriak (4); gaixo agiriak (8); gaixo agiriarekin (5); gaixo agirien (8); hainbat agiritan (7); hitz agiriak (4); hitzez hitz agiriak (4); igorritako agirian (8); inguruko agiriak (4); inolako agiririk (7); irakurritako agirian (7); irakurritako agiriaren (4); itun agiriaren (6); itun agiriaren aurrean (4); jasotako agiriak (5); kaleratutako agiriak (6); kaleratutako agirian (12); mediku agiriak (4); nortasun agiriak (21); nortasun agirian (6); nortasun agiriaren (10); nortasun agiriko (7); nortasun agiririk (19); nortasun agiririk gabe (4); onartutako agirian (6); osasun agiririk (4); plazaratutako agiriak (5); plazaratutako agirian (12); plazaratutako agiriaren (4); salamancako agiriak (5); senda agiriak (5); sinatutako agirian (5); zabaldu zuen agirian (4); zabaldutako agiriak (4); zabaldutako agirian (9); zioen agiriak (5); zor agiriak (4); zuen agiriak (13); zuen agirian (14); zuten agiriak (6); zuten agirian (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus