Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat ehun zartada burugabearentzat baino. Elizen arteko biblia EsZ 17,10
Badira agiraka desegokiak, bai eta zuhurtzia adierazten duen isiltasuna ere. Elizen arteko biblia Si 20,1
Tomek ezin konta ahal aldiz eskatu dio barka, baina Pamelak, hala ere, agiraka jarraitu du. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.
Bera Cristina zela erantzunda musu bi eman zizkion, nebak agiraka etxera bidali orduko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 48. orr.
Begoña, aldiz, gogaiturik zegoen senarraren akusazioez, haren agiraka amorratu eta errepikatuez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.
Behin baino gehiagotan esan izan diot amari, oinarririk gabeko agiraka sail bat entzun ondoren: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
Emakume bular-harro bat ari zen atetik, agiraka itxuran, baina adarra joz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ez eta adorea galdu ere agiraka egiten badizu. Elizen arteko biblia Heb 12,5
Nagusiak ez zuen ulertu ukoaren zergatia, eta hitz zakarrez agiraka egin zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.
Mindurik, lagunek agiraka egiten zioten kate artean pozik zegoelako, eta burugabe eta erotzat jotzen zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Hotsak gogaiturik, Raimundo Silvak zeharka egin zuen so, agiraka eginez bezala, ez da dudarik, egiten du gogoeta, atzera jotzeko tentazioa giza espeziean konstantea dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.
Maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka, aitak seme kuttunari bezalaxe. Elizen arteko biblia EsZ 3,12
Niri agiraka ematen du egun osoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.
Irudia agiraka hasi zitzaion telegan iritsi berria zen mujikari, eta puska luze batean Txitxikovek ezin izan zion igarri gizonezkoa ala emakumezkoa zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Egunsentian, bizarra nahasia, arropa urratua zuen agure bat etorri zitzaion agiraka, eta ukabilak estutu zizkion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Ez da beti agiraka ari, ez du haserrea luzaro gordetzen. Elizen arteko biblia Sal 103,9
Ez zait komeni agiraka ibiltzea. etxe anitzetan gertatzen den bezala, egunero ikusten dugunez, neba-arrebak ere elkarrekin liskarretan eta agiraka dabiltza gure logeletan, horrenbeste urte daramagu-eta haurride guztiak batera bizitzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.
Bost ordezkariak dendan sartu zirenean, erregea, taxu itxikoa, beso boteretsuak bular gainean gurutzatuak, agiraka ekin zien amorruz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.
Agira "baladronada"? agirakatu "baladronear"; cf. agira egin "reprender" (1656). ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Damuak garaitu zuen, agiraka egiten zion bere buruari bere ezkontza, bere bizibidea eta bere izena hondatu izanagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.
Azkenik, gauzen izaerak abots goran gutariko norbaiti honela agiraka egingo baligu: ´Zerk larritzen hau horrenbeste, hilkor hori, horren negar garratzari ekiteko? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Nagusiak ez zuen ulertu ukoaren zergatia, eta hitz zakarrez agiraka egin zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.
Biak agiraka egitekoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.
Ardo askoko oturuntzetan, ez agiraka egin lagun hurkoari, ez mesprezatu alai samar dagoenean; ez esan hitz mingarririk, ez eta estu hartu ere zeure eskariekin. Elizen arteko biblia Si 31,31
Haren egoerak zuzendariaren gelatik lasterka irten berri den ikaslearena gogorarazten zuen: izan ere, agiraka egiteko deitu dio zuzendariak ikasleari, baina, horren ordez, inola ere espero ez bezalako jipoia eman dio. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.
Maiatzeko egun bat hartu zuen alde egiteko; don Blas Carreño eta epailea agurtu zituen, eta liskar bortitz bat izan zuen Sanchezekin, etsaia bazihoala ikusi arren garrazki agiraka egiteko bezain moldegabea izan baitzen, izan ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.
Hark men egin dio eta, erregeak agiraka eginik, hondarreko orobat zin egin, bere osabaren aurrean, ez diola sekula gehiago arma-bidean ekingo berorren maiestatearen aurka. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.
agiraka egin (8); agiraka eginez (3); agiraka egingo (3); agiraka egiten zion (3)